Migel Joakin Eleizegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Zenbait estilo zuzenketa.
6. lerroa:
'''Migel Joakin Eleizegi Ateaga''', ezagunagoa '''''Altzoko Handia''''' edo '''''Altzoko Erraldoia''''' ezizenarekin, [[Altzo]]ko hizkeraz '''''Altzoko Aundie'''''<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/136875/altzoko_aundiya_altzoko_handia_izango_da.htm Altzoko 'Aundiya' 'Handia' izango da. 2017ko uztailaren 13a. Berria.eus], Altzoko hizkerak Goierriko azpieuskalkiaren eragina du.</ref> eta [[Tolosalde]]ko hizkeraz '''''Altzoko Aundiya'''''<ref>[http://www.altzo.eus/eu/altzoko-haundia ''"Altzo`ko Aundiya benetakoa, hezur-haragizko gizakia izan zen, oraindik batek baino gehiagok kondaira edo ipuinetako pertsonaia izan zela uste duen arren."''. Altzoko Handia. Altzoko Udal webgunea]</ref> ([[Altzo]], [[Gipuzkoa]], [[1818]]ko [[uztailaren 10]]a - ''ibidem'', [[1861]]eko [[azaroaren 20]]a) oso gizaseme garaia zen, [[akromegalia]] deritzon gaixotasunaren ondorioz.
 
Ospe handia izan zuen eta handiki ugari ezagutu Europan zehar., baita zenbait garaiko europar monarka ere<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/37804|egilea=[[Auñamendi Eusko Entziklopedia|Auñamendi Entziklopedia]]|izenburua=Miguel Joaquín Eleicegui}}</ref> .
 
Bere bizitzako gertakarietan inspiratuta 2017an ''[[Handia]]'' filma estreinatu zen.
12. lerroa:
== Ezaugarriak ==
===Fisikoak===
2,27 metroko garaiera zuen, eta besoak gurutzean jarriz gero esku batetik besterako distantzia 2,42 metrokoa zen. Bere pisurik handiena 203 kilo izan zen. Inguruko zapata-dendetan bere oinen neurriko zapatarik saltzen ez zutenez, espreski beretzat egindako 39 zentimetro luzeko zapatak jazten zituen. Gaur egun oraindik ere [[Paris]] hirian berak erabiltzen zituen ahutzahuntz larruz egindako eskularruak gordetzen dira, hatz loditik txikira 31 zentimetrokoak. Berak jantzi eta gaur egun arte gorde izan diren bi kopa-kapel bakoitzak 3/4 puntu neurtzen dituzte, alegia, buruaren diametroaren 62 zentimetro.
 
Bere erraldoitasuna hipofisiaren gaixotasun baten ondorio zuzena zen: [[akromegalia]]. Eritasun hau 20 eta 40 urte bitartean gertatzen da eta bere ondorioz ohikoak dira honako osasun-arazoak: giharretako mina, artikulazioetakoa, ibiltzeko makulu baten beharra eta osteoporosia, besteak beste<ref>Iñaki Lasa Etura: [http://gipuzkoa.hitza.eus/2017/09/15/altzotik-mundura/ «Altzotik mundura»] ''Gipuzkoako Hitza'', 2017-10-15</ref>.
18. lerroa:
===Nortasuna===
 
Gizon ona, apala eta langilea zela deskribatu dute. Gizatasun handiko pertsonatzat zuten ezagutu zutenek. Ez zen pertsona harroputza, lotsatia baizik, bere altuera zela eta. BaiEsate baterako, bai bere azken testamentuan bai Isabel II erreginari igorritako instantzia batean, bere burua ''naturaren abortutzat'' jo zuen.
 
Joakin ezkongabe mantendu zen bizitza osoan zehar. Emakume ingeles erraldoi batekin ezkondu nahi izan omen zuten, ekonomikoki onura ekar zekiokeelako, baina inoiz ez zen halakorik gauzatu.
 
Bestetik, bere erlijiotasuna nabarmendu izan da. Bere testamentuan aldez aurretik ordaindutako 500 mezak utzi zituen<ref name=Altzo></ref>.
26 ⟶ 24 lerroa:
== Bizitza ==
=== Lehen urteak ===
Tolosatik gertu dagoen Altzo herriko Ipintza Zar baserrian jaio zen (egun Ipintza Haundi izenez ezaguna)<ref name=Altzo>[http://www.altzo.eus/documents/163538/164177/Altzoko+erraldoia/c10f2a62-7226-42d8-bf6b-f19e78d50434 Altzoko erraldoia]</ref>, bederatzi seme-alabetako familian. Bere haurtzaroaz ez dago gauza jakin askorik, berak 10 urte zituela, bere ama hil zela baino ez. Bere gaztaroa, berriz, oso arrunta izan zen: [[pilota]] partidak, igandetan mezatara, nekazari... Baina lasaitasun hura Migel Joakinek 20 urte bete zituenean desagertu zen<ref>[http://www.altzo.net/Herria/Altzotarrak/Altzokoerraldoia Altzoko erraldoia altzo.net webgunean]</ref>. Orduan akromegalia gaixotasun larria jasan zuen, denbora gutxian asko haziz. Dirudienez, bizilagunak, sarritan ikusten zutelako edo, ohituta zeuden mutilaren tamainarekin. Tolosara joaten zenean, ordea, benetako ikusmira sortzen zuen eta guztien ahotan egoten omen zen haren handitasunari buruzko aipamenen bat. Horrek zeharo lotsarazten omen zuen Joakin. Horren ondorioz, geroago, bere familiak "10 xentimoko museoak" direlakoetan sartu zuen, alegia, ezohiko ezaugarri fisikoak zituzten gizakien ikuskizunetan<ref name=Altzo></ref>.
 
===Egindako bidaiak eta ikuskizunak===
Garai hartan, [[Phileas Taylor Barnum]] izeneko gizon iparramerikarra oso ospetsua egin zen mundu osoan, [[zirku]]an akromegaliakoakromegaliak desfiguratutako pertsonak ikusgai jartzen zituelako eta horrek eraginik izan zuen [[Lekunberri (argipena)|Lekunberriko]] Jose Antonio Arzadunen egitasmoan, elkarte bat osatu baitzuen, erraldoia herriz herri eraman eta dirua egiteko. Kontratuan, besteak beste, Migelek erretzeko behar zuen [[tabako]] guztia elkartearen gain egongo zela eta zegoen lekuan egonda ere, Elkarteak [[meza]]ra joateko aukera eman beharko ziola zehazten zen. Bere anaia zen Juan Martin lagun izan zuen bidaietan.
 
Migel bidaiak egiten hasi zen, turkoz eta espainiar armadako jeneralez mozorrotuz. Lehendabiziko ikuskizuna [[Bilbo]]n egin zuten<ref name=naiz> Gotzon Aranburu: [http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/7k/editions/7k_2017-10-15-07-00/hemeroteca_articles/altzoko-handiaren-arrastoari-segika «Altzoko handiaren arrastoari segika»], ''Naiz'', 2017-10-15.</ref>. Ondoren, [[Espainia]]n (1841ean [[Madril]]en egon zen) eta gero [[Europa]]n zehar bidaiatu zuten eta han 'euskal erraldoia' bezala aurkeztu, zenbait grabatuk erakusten dutenez.
 
29 urte zituenean [[Portugal]] eta [[Frantzia]] bisitatu zituen eta [[Madril]]en [[Elisabet II.a Borboikoa (Espainia)|Elisabet II.a]], Frantzian [[Luis Filipe Frantziakoa|Luis Filipe erregea]], [[Portugal]]en [[Maria II.a Portugalgoa|Maria de la Gloria]] erregina eta [[Viktoria Erresuma Batukoa|Viktoria I.a]] [[Ingalaterra]]n bisitatu zituela egiaztatzen duten agiriak daude. Emakume ingeles batekin ezkondu nahi izan zuten ekonomikoki onura ekar zekiokeelako, baina Joakinek benetan nahi zuena etxera itzultzea zen. Ezkongabe iraun zuen bizitza osoan zehar.
 
=== Heriotza ===