Lionel Messi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.84.211.87 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Tegel wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
hsdkjf
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Lionel Andrés Messi Cuccitini''', '''Leo Messi''' izen-deiturez ezagunagoa, ([[Rosario]], [[Argentina]], [[1987]]ko [[ekainaren 24]]a) [[futbolari]]a da, jaiotzatik duen Argentinako nazionalitateaz gainera Espainiakoa ere baduena. [[Rosario]]n jaio zen, Santa Fe hiritik hegoaldera.
 
Gaur egun Bartzelona taldeko futbolaria da, bai eta Argentinako selekziokoa ere. Futbol zelai barruan bere kokapen ohikoena aurrelariarena da. Inoizko futbolaririk onenetarikoa dugu.
 
== Bizitza ==
 
Messik 5 urterekin hasi zuen bere futbol-ibilbidea, bere auzoko Grandoli futbol taldean, non bere aita entrenatzailea zen. Bi urte geroago Newell's Old Boysen bertan aritu zen 2000ra arte. Bere entrenatzaile Enrique Domínguezek txikitatik jokaldi harrigarriak egiten zituela esaten zuen, “bakarrik Maradonak egin litzakeenak".
 
11 urte zituenean [[River Plate]] talde ospetsuak ez zuen onartu jokalari bezala hormonetan problemak zituelako eta tratamendua oso garestia zelako, hain zuzen, 900 dolar hilero 3 urtean zehar. Lehenengo urte eta erdian bere aitaren enpresak laguntza eman zion familiari, baina geroago arazo ekonomikoak egon ziren. Orduan Kataluniara joatea erabaki zuen.
 
Mutikoak hamahiru urte zituenean Bartzelonako futbol taldera joan zen probak egitera. Carles Rexach zen garai arteko entrenatzailea. Proba horiek 15 egunetakoak ziren, baina Carles Rexachek lehenengo entrenamendua ikusi eta jokalari hori fitxatu egin behar zela esan zuen, eta horrela izan zen. Bartzelonak Leo Messiri bere lehenengo kontratu profesionala eskaini zion eta gainera bere tratamendu pertsonala ordainduko ziola agindu zuen.
 
Bartzelonara heldu zenetik aurrerapen handia izan zuen (Infantil A, Cadete B, Cadete A, Juvenil A, Barça C, Barça B eta maila absolutura), baina kosta zitzaion kategoria horietara iristea. Hamahiru urterekin iritsi zenean, paperak ez zituen eta horregatik ezin izan zuen denboraldi hasieran partidarik jokatu. Behin paperak izanda, joka zezakeen, baina hasi eta gutxira min hartu zuen. Haur-kategoria mailatik lehenengo taldera denbora oso azkarrean heldu zen eta 16 urte zituenean Bartzelonako lehen taldearekin debutatu zuen Fútbol Club Oporto-ren aurkako partiduan, José Mourinho bertako entrenatzailea izanik. Geroago LFP ligan debuta egin zuen, Real Club Deportivo Españolen aurka, Kataluniako derbi ospetsuan, Bartzelonak 0-1 irabaziz. Debut horretan Messi markak hausten hasi zen, [[Bartzelona Futbol Kluba|Futbol Club Barcelona]]-ko jokalari gazteena izan zelako debuta egiten ligan (16 urte).
 
== Taldeak ==
=== Bartzelona ===
==== 2005/2006 ====
Irailaren 16an, [[Bartzelona Futbol Kluba|Futbol Club Barcelonak]] bigarren aldiz denbora laburrean, bere kontratuaren luzatzea ziurtatu zuen. Gehitze honetan Messiren soldata hobetu egin zen eta clubarekiko konpromisoa 2014-arte luzatu zen. 2005eko irailaren 26an, nazionalitate espainola lortu zuen eta horregatik RFEFan jokalari komunitarioa bihurtu zen. Bi egun beranduago Txapeldunen ligan debuta egin zuen, [[Camp Nou]]-ean Udineseren aurka. Partidu bikaina egin zuen eta horregatik aldatu zutenean txalo zaparrada handia jaso zuen.
 
==== 2006/2007 ====
[[Fitxategi:Messi 22 Sep 07 v Sevilla.JPG||thumb|250px|Messi penaltia botatzen Sevillaren aurka Palop atean delarik]]2006/2007 denboraldia golak sartuz hasi zuen Messik, horietako bat irailaren 27an Werder Bremenen azkenengo minutuan lortu zuena,Txapeldunen ligako lehenengo partiduetan. Zoritxarrez azaroaren 12an Leo Messi lesionatu egin zen eta hilabete batzuk egon zen jokatu gabe.
 
Behin lesioa alde batera utziz, otsailaren 11an jolasten hasi zen. 2007ko martxoaren 10ean Leo Messi [[Real Madril|Real Madrid]]-en aurka bere lehenengo hat-trick-a lortu zuen, hirugarren gola partiduko azkenengo minutuan lorturik eta bere taldeari puntu zoragarri bat emanez. Messik partidu horretan beste marka bat hautsi zuen,12 urte ziren Barcelona-Real Madrid partidu batean jokalari batek hiru gol egiten zituela.1995-ean Ivan Zamoranok eta 1994n Romariok.
 
Denboraldia amaitu eta Bartzelonak ez zuen titulu bakar bat ere lortu, nahiz eta denboraldi hori Messik bizi izandako onena izan une horretaraino. Urte horretan historiako golik politenetakotzat jotzen dena egin zuen Leo Messik, [[Getafe]]ren aurka, Errege kopan; Diego Armando Maradonak Ingalaterrari sartutako golaren antz handia izan zuen. Egun gutxira liga amaitu zen, eta Messi Espainiako ligako iberoamerikar jokalari onena izendatu zuten.
 
==== 2007/2008 ====
[[2008]]ko martxoaren 4an,Txapeldunen ligako partidu batean Celticen aurka Leo Messi lesionatu egin zen, lesio muskularra izan zuen eta hilabete eta erdi egon zen jokatu ezinik. Messi negarrez atera zen zelaitik, baina jendeak izugarrizko txalo zaparrada eman zion. Hurrengo partiduak ezin izan zituen jolastu, baina txapeldunen ligako final erdietan [[Manchester United Football Club|Manchester United]]-en aurka jolastu zuen. Bartzelonak 1-0 galdu zuen. Partidu hura izan zen Leo Messik eta Cristiano Ronaldok beraien artean aurka jolastu zuten lehenengo partidua.
 
Denboraldia amaitu zenean, aurreko urtean bezala, Bartzelonak ez zuen titulurik eskuratu, baina aurreko urtean bezala Leo Messik izugarrizko denboraldia egin zuen. 2008ko uztailaren 26an Leo Messik partidu atean kapitain moduan debuta egin zuen, [[Josep Guardiola]] entrenatzaile izanik.
 
2008ko abuztuaren 3an Leo Messik zenbakia aldatu zuen eta "10" zenbakia ezarri zioten, clubeko jokalari erreferentzia bihurtuz."10" zenbakia eraman zuen aurreko jokalaria [[Ronaldo de Assis Moreira|Ronaldinho]] izan zen.
 
==== 2008/2009 ====
[[Fitxategi:039 men at work UEFA 2009, Rome.jpg|thumb|250px|Messi Txapeldunen ligako finalean [[Manchester Uniteden]] aurka]]
2009ko otsailaren 1ean Leo Messi Bartzelonako historian sartu zen,taldearen ligako 5.000. gola lortu zuen Racing de Santander taldearen aurka El Sardinero estadioan. Bartzelonak 1-2 irabazi zuen eta bi golak argentinarrarenak izan ziren. Gainera gol "bereziak" izan ziren, Leo Messi aulkian zegoen eta zelaira atera zenean ekipoa 1-0 galtzen ari zen. Minutu batzuk geroago Messiren bi golen esker Bartzelonak partidua irabazi zuen.
 
2009ko maiatzaren 2an Leo Messik Real Madrilen aurka jolastutako partiduan bi gol sartu zituen.Emaitza finala gaur egun historian dagoen emaitza da,2-6 irabazi baitzuen Bartzelonak Real Madrilen aurka Santiago Bernabeu estadioan.
 
2009ko maiatzaren 27an Estadio Olimpico de Roma zelaian Leo Messi eta bere taldekideek Txapeldunen liga irabazi zuten Manchester Uniteden aurka,bertako ekipoak Cristiano Ronaldo egonda.Emaitza finala 2-0koa izan zen eta Messik partiduko bigarren gola lortu zuen.Urte horretan [[Urrezko Baloia]] eta [[Urteko Munduko Futbolariaren Saria]] (Fifa World Player) tituluak eskuratu zituen,momentuko jokalaririk onena izendatuz.
 
==== 2009/2010 ====
[[2009]]ko [[irailaren 18]]an, Leo Messik bere kontratua luzatu zuen 2016ra eta bere klausula 250 milioikoa izatera pasatu zen. 2010eko urtarrilaren 16an, 22 urte 6 hilabete eta 23 egunekin Leo Messi Bartzelonarekin 100 gol sartzea lortu izan duen jokalaririk gazteenean bihurtu zen. 2010eko maiatzaren 21an Zaragozaren aurka jolastutako partiduaren ostean Messik beste marka bat hautsi zue: bi tripleta jarraian lortu izan dituen lehenengo jokalaria bihurtu zen, astebetean 8 gol sarturik. Hat-trick-a Valentzia eta Zaragozari egin zion eta Zaragozaren aurka lortutako bigarren gola zuzenean [[Ronaldo]]-k Compostelaren aurka lortutako golarekin konparatu zen. Une horretatik aurrera Leo Messi Maradona baina hobea izango ote zen ere esan zuten.
[[Fitxategi:Lionel Messi Joan Gamper Trophy.jpg|rigth|thumb|250px|]]