Euzko Alderdi Jeltzalea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Loturak:Euzkeldun Batzokija, Bizkai Buru Batzar
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketa:Bizkaitarra (aldizkaria)
28. lerroa:
[[Fitxategi:Sabino arana goiri 1865-1903.JPG|thumb|left|220px|[[Sabin Arana|Sabin Arana Goiriren]] eskultura [[Albia lorategia|Bilboko Albia lorategian]].]]
 
[[1895]]ean [[Sabin Arana|Sabino Arana Goirik]] alderdia [[Bizkai Buru Batzar]] izenez sortu zuen. Badirudi berebiziko eragina izan zuela [[Luis Arana Goiri|Luis Arana]]k bere anaia Sabinoren ideia politikoetan, baina azken hori izan zen lehen euskal abertzaletasuna ideologia, programa eta erakunde politikoez hornitu zuena. [[1892]]an ''[[Bizkaia bere independentziaren alde]]'' eman zuen argitara Sabino Aranak. [[1893]]ko [[ekainaren 3]]an [[Larrazabalgo hitzaldia|Larrazabalgo hitzaldi]] ospetsua, lehenengo mitin abertzalea, egin zuen Sabinok eta, "Jaungoikoa eta Foruak" esapide karlistaren ordez, "[[Jaun-goikua eta Lagi-zaŕa]]" (JEL) delakoa aldarrikatu zuen (horretatik ''[[jeltzale]]'' eta ''jelkide'' izenak). 1893ko urte berean sortu zuen Sabino Aranak ''[[BaserritarraBizkaitarra (aldizkaria)|Bizkaitarra]]'' izeneko aldizkaria eta 1894. urtean ireki zen Bilbon lehen "[[Euzkeldun Batzokija]]". "[[Bizkai Buru Batzar]]" edo Bizkaiko abertzaleen zuzendaritza egituratu zen 1895. urtean eta Sabino Arana hautatu zuten lehendakari.
 
Euzko Alderdi Jeltzalea Euskal Herriko independentziaren aldeko alderdi kristaua eta errepublikarra zen. Jatorriz alderdi separatista eta katolikoa izaki, egun EAJk euskaldun, demokratiko, parte hartzaile, plural, akonfesional eta humanista modura definitzen du bere burua. Alderdi [[nazionalismo|nazionalista]] moderatua da, [[Euskal Herria]]ren burujabetza helburu duena eta biolentziaren aurkakoa.
 
[[1898]]. urtean, Aldundiko hauteskundeetara aurkeztu zen Sabino Arana eta ozta-ozta ez zuen kargurik atera. 1899an bost zinegotzi lortu zituen Bilbon Euzko Alderdi Jeltzaleak. 1902. urtean, hil baino urte bete lehenago, autonomiaren aldeko bidea jorratu beharraren alde azaldu zen Sabino Arana. 1903tik aurrera, Bizkaia osora zabaldu, Gipuzkoan hasi eta Nafarroan eta Araban jarraitzaile batzuk lortu zituen nazionalismoak. 1904ko otsailean ''[[Eusko Gaztedi|Eusko Gazteria]]'' taldeak abiarazi ziren eta 1906an hasi ziren Euzko Alderdi Jeltzaleko astekariak argitaratzen ''([[Bizkaitarra (aldizkaria)|Bizkaitarra]], Gipuzkoarra, [[Napartarra]],...)''. 1907tik aurrera, bi joera nagusitu ziren alderdiaren barnean: [[Luis Arana Goiri|Luis Arana]]k eta [[Angel Zabala|Angel Zabala "Kondaño"]]-k Sabino Aranaren oinordeko ideologiko argienek independentziaren aldeko joera garbia eraman behar zela argudiatzen zuten ("aberritarrak"); [[Ramon de la Sota]], Chalbaud, [[Jose Horn|Horn]], Epalza, Landeta eta beste batzuek, ordea, joera autonomistaren alde zeuden ("euskalerriakoak"). 1908an egin zen Elgoibarren Euzko Alderdi Jeltzaleko lehen biltzar nagusia. Alderdia Hego Euskal Herriko bazter gehienetan zabaldurik zegoen eta lurralde historiko bakoitzak bere egiturak eta bere bitartekoak zituen. Bi joera horien arteko lehian (Arana eta Zabala ''Aberri'' izeneko astekariaren inguruan; Sota, Chalbaud, [[Jose Horn|Horn]] eta abarrak ''Euskalduna'' aldizkariaren inguruan) Bizkaiko industrian eragin handia zuen talde burgesa nagusitu zen Elgoibarko biltzarrean. 1910. urtean zatitu zen lehenengoz Euzko Alderdi Jeltzalea. Talde berriak "Askatasuna" izena izan zuen, "Aberri ta Askatasuna" esapideaz, baina bizitza ilaunekoa gertatu zen. Erlijioaren lotura ez zuten onartu eta ezaugarri horrek batu zituen "aberritarrak" eta "euskalerriakoak" haien aurka. 1911. urtean, langile higikunde "arrotzak" Bizkaian eta Gipuzkoan zuen indarra ikusirik, ''[[Eusko Langileen Alkartasuna|Solidaridad de Obreros Vascos]]'' (geroko ''Euzko Langilleen Alkartasuna'' edo '''ELA-STV'') sindikatua sortzea erabaki zuen EAJk. [[1913]]ko [[otsailaren 1]]ean "[[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadi]]" egunkaria kaleratu zuten lehenengo aldiz.
 
[[Lehen Mundu Gerra]]ren garaian, indar handia zuen Euzko Alderdi Jeltzaleak Bizkaian eta goranzko joera zuen Gipuzkoan. Gerrak areagotu zituen bi taldeen arteko desberdintasunak. "[[Euskal-Erria elkatea|Euskalerriakoak]]" aliatuen aldekoak ziren eta Luis Arana germaniarren aldekoa. Luis Aranak 1916. urtean alderdia utzi zuen, eta Sotak gidatzen zuen alderdiak ''Comunión Nacionalista Vasca'' izena hartu zuen. Autonomismoaren bidea hautatu zuen bete-betean Sotaren alderdiak. 1917ko udal hauteskundeen ondoren, alkate euskal nazionalista izan zuten Bilbok eta Bizkaiko herri askok. Bestalde, Bizkaiko diputatu nagusi aukeratu zuten [[Ramon de la Sota Aburto|Ramón de la Sota Aburto]], buruzagi jeltzalearen semea. 1918an, nazionalistek bost diputatu lortu zuten Bizkaian, bana Gipuzkoan eta Nafarroan, baina emaitza txarrak izan zituen 1920. urteko hauteskundeetan.