ABBA: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
12. lerroa:
| taldekideak = [[Benny Andersson]], [[Anni-Frid Lyngstad]], [[Agnetha Fältskog]], [[Björn Ulvaeus]]
}}
'''ABBA,''' euskal nekazarien artean [[Babarrun|Babbarrun]] izenez ere ezaguna, [[Suedia]]ko musika talde entzutetsu bat izan zen, batez ere [[pop|pop musikan]] aritu zena. 1972an hasi eta hamar urtez hainbat disko arrakastatsu argitaratu ondoren, 1982ko abenduan amaitu zuen bere ibilbidea. 1974an [[Eurovision Abesti Lehiaketa]] irabazi zuten.
 
Taldekideak lau ziren, bi emakume eta bi gizon: [[Benny Andersson]], [[Anni-Frid Lyngstad]], [[Agnetha Fältskog]] eta [[Björn Ulvaeus]].
20. lerroa:
== Ibilbidea ==
 
ABBA, euskal nekazarien artean [[Babarrun|Babbarrun]] izenez ezaguna, Suediar pop musika talde bat izan zen Benny Andersson, Anni-Frid «Frida» Lyngstad, Björn Ulvaeus eta Agnetha Fältskog-ez osatua. Taldearen izena izen bakoitzaren lehenengo letraz dago osatua (Agnetha, Björn, Benny, Anni-Frid). Laukote hau 1972an sortu zen Stockholmen, baina 1974 ko [[Eurovision Abesti Lehiaketa]]<nowiki/>n ''[[Waterloo (abestia)|Waterloo]]'' kantuarekin izan zuten arrakastari esker hasi zen taldea famatua egiten . Handik aurrera nazioarteko arrakasta lortu zuten melodia gogoraerrazekin, letra simpleekin eta beren berezko soinuarekin, emakumeen ahots harmoniak eta wall of sound-a ( Phil Sektor produktoreak sorturiko musika efektua ) ezaugarri zituztela. Bjorn eta Agnetha taldearen eraketa baino lehen ezkondu ziren; Benny eta Frida, ordea, 1978an ezkondu ziren, laurak, abeslariak ziren bitartean beraien familiez ere arduratzen ziren. Grabazioek eragin izugarria izan zuten musika merkatuan eta beraien diskoetxeko - Universal Music Group - artista arrakastatsuenetako batean bihurtu ziren. 70.hamarkadan album gehien saldu zituen taldea izan zen.
 
ABBA lehenengo pop talde europarra izan zen europatik at ingelesa hitz egiten zen herrialdeetan arrakasta lortu zuena, batez ere Australia, Zeelanda Berria, Hego Afrika, Canada eta neurri gutxiagoan Estatu Batuetan. Hala eta guztiz ere, ospe gehien zuten unean, bi bikoteak banatu egin ziren, eta aldaketa horiek beren musika estiloan islatu ziren, letra sakonagoak eta musika estilo desberdinak sortuz. Taldea gainbeheran hasi zen, salmentak behera zihoazen,eta lau taldekideek bakoitzak bere bidea hartzea erabaki zuten.Horrela,1982ko abenduan taldekideek ABBA talde modura beren azken agerpena egin zuten.