Frantziako Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
183. lerroa:
Politikaren aldetik aldaketa eta erreforma garrantzitsu asko egin ziren. Lehenengoa Antzinako erregimenaren desagerpena da. Honek itzeleko aurrerakada ekarri zuen gaurko gizartea osatzerako bidean, haindat printzipio [[demokrazia|demokratiko]] ekarri zituelako berarekin. Alde batetik [[monarkia absolutu|absolutismoa]] guztiz desagertu zen, eta momentu batetik aurrera monarkia ere bai. Horrekin batera konstituzio idatzia etorri zen, hau da, estatuko antolaketari buruzko alde guztiak erregulatzen zituen lege nagusi bat edo lege markoa. Egin ziren kontituzioetan puntu komunak eta esanguratsuak egon ziren ondoko hauek esaterako: botere banaketa hiru multzotan, legegilea, beterazlea eta judiziala, haien artean independienteak izan behar zirenak; ordezkapen batzarrak, edo beste modu batean esanda, herritarek sufragioaren bitartez ( bai zentsatarioa, bai gizonezko unibertsala) aukeratutako odezkariz osatutako erakunde politiko eta gubernamentalak. Azken honek argi usten zuen herriaren subiranotasunaren ideia, orain boterea herritik gobernuetara zihoalako, herria (edo honen zati bat) baitzen haien gobernuak aukeratzeko eta kentzeko eskubidea zuten bakarrak. Beste alde batetik baita ere lortu zen gizonen artean legeen berdintasuna eta estatuaren batasuna areagotzea, honen legeak lurralde guztian zehar homogeneizatuz.
 
Administrazioari begira itzelezko aldaketak egon ziren baita ere. Alde batetik ordurarte zeuden konterri, jaunerri, dukerri edo bestelako lurralde nazionalaren banaketa deuseztatu zuten eta nazioa departamentuetan banatu zuten. Horrez gainera administrazioa oraindik gehiago zentralizatu zuten eta nazio osorako [[Kode Zibil]] berria sortu zen. Baita ere estatua laikoa bihurtu zen, hau da, estatuaren eta elizaren arteko ezberdinketa osoa egin zen. Beste alde batetik hainbat ereakunde berriak sortu ziren. Estatuaren finantza sistema guztiz berrantolatu zen eta Frantziako Bankua eta Frankoa sortu zen berrantolaketa honetan. Justizia nazionala ere sortu zen estatu osoan justizia modu berdinean banatzeko inolako bereizketarik gabe eta modu berean Ejerzito Nazionala sortu zen Nazioaren interesak defendatzeko. Ezaugarri horiek [[Frantziako Erresuma]] [[Nazio-estatu|nazio bihurtuko zuen frantses estatu]] berriaren funtsa osatu zuten, ideologikoki [[Frantses nazionalismo|frantses nazionalismoannazionalismoa]] hezurmamituta.
 
Aldaketa ekonomikoei begira burgesiaren interesak defendatzen zituzten erreformak izan ziren gehienak. Hauen artean burgesek hainbeste eskatzen zuten ekonomia askatasuna aldarrikatu zen eta horretarako gremioak eta edozein langile elkarte deuseztatu ziren. Horrez gainera jabegoa eskubide sakratua bihurtu zen eta lurren redistribuzio bat egon zen; elizaren eta emigratuen lurrak saldu ziren eta burgesia eta nekazaritzako jaunak izan ziren berrantolaketa honetan benefiziatuenak. Zergak biltzeko modu berria ere sortu zen, bertan estatuak zuzenean hartzen zituen zergak eta hauek hiritar guztiengatik haien egoera ekonomikoaren arabera izan behar ziren ordainduak.