Errioxako ardoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
historia pixkat gehitu
+Errioxako ardoa Euskal Herrian
14. lerroa:
=== Erdi Aroa ===
Errioxako ardoaren lehen erreferentzia idatzia [[873]]. urtekoa da, [[Donemiliaga Kukula]]n jasotakoa. Geroago, [[Nafarroa]] eta [[Aragoi]]ko erregeak Errioxako ardoaren lehen lege aitortzea egin zuen [[1102]]an. Halaber, [[XIII. mendea]]n [[Gonzalo de Berceo]]k ere ardoa aipatzen du bere idatzietan.
[[Goi Erdi Aroa]]n ([[X. mende|X]]-[[XIII. mende]]en tartean), mahastiek garai horretan ohikoa zen zatia zuten Errioxako paisaiean.<ref>Ghislain BAURY, "Les origines d'un grand vignoble actuel. La vigne dans le paysage agricole de la Haute-Rioja au Moyen Âge central", Bernard BODINIER, Stéphanie LACHAUD et Corinne MARACHE (dir.), L’Univers du vin. Hommes, paysages et territoires. Actes du colloque de Bordeaux (4-5 octobre 2012), Caen, Association d'Histoire des Sociétés Rurales, 2014, p. 311-323 [http://www.academia.edu/8726963/Les_origines_d_un_grand_vignoble_actuel._La_vigne_dans_le_paysage_agricole_de_la_Haute-Rioja_au_Moyen_%C3%82ge_central].</ref> [[XIII. mende]] aldera, Errioxatik ardoa esportatzen zenaren frogak daude eta beraz, produkzio komertzial baten hasiera modura kontsideratu daiteke hau.<ref>Francisco Javier GOICOLEA JULIÁN, « El vino en el mundo urbano riojano a finales de la Edad Media », 'En la España Medieval', 30 zenbakia, 2007, 217-244. orr.</ref> [[XV. mende]]tik aurrera Goi Errioxa Garaia ardogintzan espezializatu zen<ref>Alain HUETZ DE LEMPS, 'Vignobles et vins du nord-ouest de l'Espagne', Bordeaux, Féret, 1967.</ref>. [[Donejakue Bidea]]k ere milaka erromesek [[Errioxa]] eta bertako ardoak ezagutzea ekarri zuen. [[Errekonkista]] eta gero, Errioxako ardogileak kanpoko merkatuetara hasi ziren begira, euren ardoa saltzeko. [[Santanderreko portua|Santander]] eta [[Bilboko portua|Bilboko]] portuetan zehar, Errioxako ardoa [[Herbehereak|Herbehereetara]] eta [[Ingalaterra]]ra esportatzen hasi ziren<ref name="Johnson pg 165">H. Johnson ''Vintage: The Story of Wine'' 165. or. Simon & Schuster 1989 {{ISBN|0671687026}}</ref> Esportazioak eta lurraldeko ardogintzaren sona haziaz batera, agintariak ardoaren kalitatea babesteko neurriak hartzen hasi ziren. 1560an Errioxako ardoa egiteko kanpoko mahatsen erabilera debekatu zen, eta kanpora esportatutako ardoa [[zahato]] berezietan eramatera behartu zuten, zeintzuek edukieraren kalitatea ziurtatzen zuten zigilua zeramaten.<ref name="Sotheby pg 312-314">T. Stevenson ''"The Sotheby's Wine Encyclopedia"'' pg 312-314 Dorling Kindersley 2005 {{ISBN|0756613248}}</ref>
 
[[1790]]ean Real Sociedad Económica de Cosecheros de Rioja elkartea sortu zuten eta [[1852]]an [[Luciano Murrieta]] hasi zen bere ardo ezagunak sortzen, [[Bordele]]ko ereduari jarraituz.
57. lerroa:
* [[Logroño]]
* [[Mendabia]] (*)
 
== Errioxako ardoa Euskal Herrian ==
[[Fitxategi:Errioxako ardoa.png|left|thumb|Errioxako ardoaren sor-markaren hedapena Euskal Herrian.]]
Errioxako ardoa Errioxan gain, Euskal Herrian ere ekoizten da, [[Arabako Errioxako kuadrilla]]n eta [[Nafarroa]]ko zenbait herritan:
 
* Nafarroan: [[Andosilla]], [[Aras]], [[Azagra]], [[Bargota]], [[Mendabia]], [[San Adrián (Nafarroa)|San Adrián]], [[Sartaguda]] eta [[Viana]].
* Araban ([[Arabako Errioxako kuadrilla]]n): [[Bastida (Araba)|Bastida]], [[Bilar]], [[Ekora]], [[Eltziego]], [[Guardia]], [[Kripan]], [[Lantziego]], [[Lapuebla de Labarca]], [[Leza]], [[Mañueta]], [[Moreda Araba]], [[Navaridas]], [[Oion]], [[Samaniego]] eta [[Villabuena Araba]].
 
Nafarroan 6.774 hektarea mahasti daude sor-markaren barnean, sor-markaren %10,6-a.<ref name=berria-2016-07-22>{{Erreferentzia| abizena = Santamaria| izena = Ivan| izenburua = Arabako Errioxan ardo sor-marka berri bati bidea ireki diote upategiek| egunkaria = Berria| data= 2016-07-22| urtea = 2016| hila = Uztaila| url = https://www.berria.eus/albistea_papera.php?id=1909&orrialdea=023&kont=001&fetxa=2015-05-17&testua=izenaren_borroka_arabako_errioxan}}</ref>
 
Baina, bereziki, Euskal Herri mailan, [[Arabako Errioxa]]n du garrantzia handia Errioxako ardoaren ekoizpenak. 2016an argitaratutako datuen arabera, 12.149 hektarea mahasti daude bertan (sor marka osoaren %20,6a), urtean 80 milioi litro ardo ekoizten dituzte (sor marka osoaren %32a, mahatsa Errioxako beste gune batzuetatik erosiz batzuetan) eta 264 upategi daude (sor marka osoaren %44,8a) Arabako Errioxan, 4581 pertsonak lan egiten duten sektorea osatuz.<ref name=berria-2016-07-22/> Zuzenean, Errioxako ardoaren ekoizpenak Araban, ekonomiaren pisuaren %2,7a du.<ref name=berria-2016-07-22/> Kalkulu horretatik kanpo geratzen da ardoaren ekoizpenak zeharka sortutako beste negozio eta lanpostuak, bereziki turismo eta ostalaritzarekin zerikusia dutenak.
 
Errioxa Garaia eta Beherearekin alderatuz, Arabako Errioxako ekoizpenak badu zenbait berezitasun, bereziki eskala txikiko ekoizle eta lursail txikien kopuruari dagokionez.<ref name=berria-2016-07-22/><ref name=berria-2015-05-17>{{Erreferentzia| abizena = Fernandez| izena = Jon| izenburua = Izenaren borroka Arabako Errioxan| egunkaria = Berria| data= 2015-05-17| urtea = 2015| hila = Maiatza| url = https://www.berria.eus/albistea_papera.php?id=1909&orrialdea=023&kont=001&fetxa=2015-05-17&testua=izenaren_borroka_arabako_errioxan}}</ref> Hori dela-eta, Arabako Errioxako zenbait ekoizle, Errioxako markatik desberdindu nahiean, saiatu ziren "Arabako Errioxa" marka Errioxa markaren pare jartzen, etiketan berau nabarmenduz, baina sor-markak debekatu egin zuen.<ref name=berria-2015-05-17/> Gehienez, "Arabako Errioxa" dioen testua "Errioxa" dioenarena baino heren bat txikiagoa izan behar zuen eta ekoizleei zenbait traba sortzen zitzaizkien berau erabiltzeko<ref name=berria-2015-05-17/> Hala, 2014 Arabako Errioxan ekoitzitako ardo-botilen %6ak bakarrik zeraman "Arabako Errioxa" testua etiketan.<ref name=berria-2015-05-17/>
 
Gauzak honela, 2015ean ''Artadi'' upategiko jabeak, Arabako Errioxan ekoitzitako ardoa Errioxako marka barnean ezin bereizi zitekeela iritzita eta Errioxa markak bere ardoei kalte egiten ziela argudiatuz,<ref name=berria-2015-05-17-2>{{Erreferentzia| abizena = Fernandez| izena = Jon| izenburua = «Ni banoa Errioxa sor-markatik, beranduenez abenduaren 31n»| egunkaria = Berria| data= 2015-05-17| urtea = 2015| hila = Maiatza| url = https://www.berria.eus/albistea_papera.php?id=2325&orrialdea=025&kont=001&fetxa=2015-05-17&testua=ni_banoa_errioxa_sor_markatik_beranduenez_abenduaren_31n}}</ref> bere upategia Errioxako sor-markatik atera zuen.<ref name=berria-2015-12-30>{{Erreferentzia| abizena = Fernandez| izena = Jon| izenburua = Hitza bete, eta Errioxa sor-markatik joan da Guardiako Artadi upategia| egunkaria = Berria| data= 2015-12-30| urtea = 2015| hila = Abendua| url = https://www.berria.eus/albistea.php?id=118133&testua=artadi_upategia_errioxa_sor_markatik_atera_da}}</ref>
 
2016an, Arabako Errioxako zenbait upategi batzen dituen ABRA elkarteko 40 kidek (120 batzen zituen orduan elkarteak), sor-marka berriaren sorrera bultzatu zuten ''Arabako mahastiak'' izenarekin, Errioxan eskala handian eginiko ardoetatik bereizteko asmoarekin.<ref name=berria-2015-05-17/> Dena den, 2017an, Errioxako sor-markak atzera egin eta onartu zuen ''Errioxa'' markarekin batera ardoak Arabako Errioxako jatorria zuela adierazten zuen testuak tamaina bera izan ahalko zuketela etiketan. Ardoaren jatorriaren ikusgarritasuna bermatuta zegoela iritzita eta beraz, euren aldarrikapen nagusia beteta, aipatutako ABRAko kideek eten egin zuten sor-marka bereiztuaren sorrera eta momentuz, Errioxako sor-markaren barnean jarraitzen dute.<ref name=berria-2017-08-11>{{Erreferentzia| izenburua = Berezko sor-marka izateko prozesua eten dute Arabako Errioxako upategiek| egunkaria = Berria| data= 2017-08-11| urtea = 2017| hila = Abuztua| url = https://www.berria.eus/albistea.php?id=137663&testua=berezko_sor_marka_izateko_prozesua_eten_dute_arabako_errioxako_upategiek}}</ref>
 
== Erreferentziak ==