Olmeka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
6. lerroa:
 
== Kultura ==
[[Fitxategi:La Venta Pirámide cara sur.jpg|320px|thumb|[[La Venta]]ko piramide nagusia, [[Mesoamerika]]ko zaharrena.]]
Zibilizazio olmeka izan zen, adituen ustez, Erdialdeko Amerikako lehenengoetakoa eta hark finkatu bide zituen ondorengo mendeetako eskualdeko zibilizazioen ezaugarri aipagarrienak: hiriguneak, piramide tankerako monumentuak, monolito zizelatuak, behe erliebez apainduriko aldareak, harri bitxizko estatua txikiak, idazkera eta egutegia. Politeistak ziren, piztia itxurako jainko asko zituzten (nagusia [[jaguar]]ra), nekazaritzarekin, [[eguzkia]]rekin, [[ur]]arekin, [[sumendi]]ekin... erlazionatuak.
 
11 ⟶ 12 lerroa:
 
== Arkitektura ==
[[Fitxategi:La Venta Pirámide cara sur.jpg|320px|thumb|[[La Venta]]ko piramide nagusia, [[Mesoamerika]]ko zaharrena.]]
Arkitektura olmeka nahiko soila da, hieratikoa eta errealista aldi berean, baina sumendi harria lantzeko molde bikaina zutela erakusten dute haien monumentuek. Jainkoen gurtzarekin eta hileta erritoekin loturiko monumentu multzoetan aurkitu dira arkitektura olmekaren aztarna nagusiak; eraikin aipagarrienak [[piramide (argipena)|piramide]] tankerako monumentuak dira. Aztarnategi olmeka nagusia, arkitekturari dagokionez, [[La Venta]] multzoa da. [[Padura|Padurez]] inguraturiko uharte moduko batean dago, eta ospakizunetarako gunea, hilobiak eta jainkoei egindako eskaintzak agertu dira bertan. Monumentu nagusia piramidea da, [[tumulu]] [[kono|koniko]] bat, 30 metro garaia eta 130 m inguruko diametroa duena. Piramide olmeka gehienak bezala, [[puntu kardinal]]ak ditu ardatz eta hainbat zutabez, [[hilarri]]z eta [[aldare]]z zegoen hornitua. Piramidearen iparraldean lauki luze formako [[plaza]] bat dago, ospakizunetarako erabili bide zutena, eta plazaren alboetan bi plataforma luze; iparralderago patio moduko bat ageri da, [[basalto]]zko zutabeekikoa, eta beste tumulu txiki bat hondoan. Garrantzitsuak dira, halaber, La Ventako [[serpentina]]zko [[mosaiko]] erraldoi bikainak, [[jaguar]] jainkoari eskainiak.
== Eskultura ==
[[Fitxategi:Mexico.Tab.OlmecHead.01.jpg|thumb|320px|''1 Monumentua'', [[La ventaVenta]] aztarnategiko buru erraldoia (3 mmetro garai)]]
Olmeken eskulturaren ezaugarri nagusia lan erraldoiak eta miniatura lanak nahasian egin zituztela da. Lan erraldoietan [[buru]] erraldoiak dira azpimarratzekoak. Harri bakarrez eginiko eskultura kubiko geometrikoak dira, 15-30 tona artekoak. Agintari jainkotuei dagozkie eskultura erraldoi gehienak, eta naturalistak dira. Begi sartuak, ezpain lodiak, asimetrikoak, masail puztuak, sudur handia baina zapala, eta oro har, jaguarraren aurpegia gogorazten duten ezaugarriak dituzte. Burua eta atzealdea [[larru]]z, jaguar atzaparrez eta [[suge]] ezaugarriz apaindua zuten; horiek ziren, hain zuzen ere, garai hartan etorkiaren sinboloak. Buru erraldoiak bereziki aipagarriak dira; izan ere, era honetako eskulturak agertu diren inguruak ez dira lurralde harritsuak, eta oso sistema aurreratua eta energia asko beharko zen harri horiek garraiatzeko; San Lorenzoko buruak egiteko erabili zuten basaltoa, esaterako, gune hartatik 80 kilometro ingurura zegoen harrobi batetik aterea da adituen ustez .