Decimatio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[File:Decimation by William Hogarth (Beaver's Roman Military Punishments, Chapter 4, 1725).jpg|thumb|Decimatio. [[William Hogarth]]en margolana, ''Beaver's Roman Military Punishments'' (1725)]]
'''Decimatio''', ([[latin]]ez: decimatio; decem = "hamar") [[Erromatar armada|Erromatar Armada]]ko zigor ankerrenetako bat zen. Salbuespeneko neurria zen, koldarkeria ala matxinada kasuetan ezartzen zena. Izendapena hamar soldaduetatik bat hiltzean zetzala datza.
 
Honetan, koldarkeria erakutsi ala matxinatutako [[legio]]aren [[Kohorte (Antzinako Erroma)|kohorte]]a edo kohorteak gainontzeko guztietatik isolatu, eta hamar soldadus osatutako taldeetan banatzen zen. Talde bakoitzean soldaduek zigortua nor izango zen beren artean zotz egitera derrigortuak zeuden, bat hautatua izan zedin (bere maila militarra zein zen axolarik gabe). Gainontzeko bederatzi soldaduek hautatutako soldadua bortizki hiltzera derrigortuak zeuden, nagusiki [[harrika]]daka edo [[makil]]kada.