Bi anai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
41. lerroa:
 
Katagorri multzo batek Mintzoaren deia jasotzen du Danielen bila joateko, ''kanta ttikia'' duen gaztea dela adieraziz. Katagorriak Danielen lagunak bilakatuko dira kontakizunean zehar. Azkenean kantaren doinuari jarraiki aurkitu egiten dute eta Paulok eta Danielek ikusi egiten dituzte. Udan zehar, Daniel beraiekin jolastuko da eta urrak, intxaurrak eta ura emango dizkie. Egun batean, ordea, Danielen kanta ahulago entzun eta bere bila abiatzen dira; azkenean neska talde baten esperoan aurkitzen dute. Neska horietako batek, Teresa izenekoa, pastela erregalatzen dio eta hurrengo egunetan ere hala egingo du, harik eta egun batean Danielek besoak luzatuz bularrak ukitzen dizkion arte, ''dardarizo'' batek bultzaturik. Horrela zirri egiteagatik, Paulo eta Danielen lehengusina den Carmen izena duen beste neska batek Daniel jo eta negarrez uzten du. Teresak bakean uzteko eskatzen dio, bere adimen urritasuna dela eta. Carmenek jarrera hori Paulorekin gustatuta dagoelako duela aurpegiratzen dio. Carmenek alde egin eta Teresa Daniel kontsolatu ezinean dagoela, bere bularrak ukitzea eskaintzen dio isiltzearen truke. Danielek kattagoriak zaintzeari uzten dio, Teresarekin duen sexu gogoa dela eta.
Pd:si eres alguno de getxo uno deja de leer esto y leete el puto libro vago de mierda XD.
 
=== Bostgarren kapitulua ===