Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
{{Ohar medikoa}}
{{Gaixotasun infotaula}}
'''Bularreko minbizia''', [[bularugatz|bularreko]]reko ehunean garatzen den [[minbizi]] mota da. Bulto bat bularrean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Breast Cancer|hizkuntza=en|url=http://www.cancer.gov/cancertopics/types/breast|sartze-data=2017-03-09}}</ref>, titien formaren aldaketa, bertako azalaren sakonunea<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Breast Cancer Treatment|hizkuntza=en|url=http://www.cancer.gov/cancertopics/pdq/treatment/breast/Patient/page1/AllPages|sartze-data=2017-03-09}}</ref>, [[titiburu]]en jariaketa ez normala, azaleko orban gorriak... bularreko minbiziaren adierazleak izan daitezke. Gaixotasuna oso garatuta badago mina, [[Guruin linfatiko|guruin linfatikoen]] hantura, arnasa hartzeko zailtasuna edo azal horixka ere ager daitezke<ref>{{Erreferentzia|izena=Christobel|abizena=Saunders|izenburua=Breast Cancer|argitaletxea=OUP Oxford|hizkuntza=en|abizena2=Jassal|izena2=Sunil|data=2009-06-25|url=https://books.google.com/books?id=as46WowY_usC&pg=PT123|isbn=9780199558698|sartze-data=2017-03-09}}</ref>.
 
Bularreko minbizia pairatzeko arrisku faktoreen artean emakumezkoa izatea, [[Obesitate|obesitatea]], sedentarismoa, alkoholaren kontsumoa, [[Menopausia|menopausian]] zehar tratamendu hormonala jasotzea, [[erradiazio ionizatzailea]], lehen hilekoa izatean oso gaztea izatea, seme-alabak berandu izatea edo ez izatea, adina eta aurrekari familiarrak dira<ref name=":0" /><ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=WHO {{!}} World Cancer Report 2014|url=http://www.who.int/cancer/publications/WRC_2014/en/|sartze-data=2017-03-09}}</ref>. Kasuen %5-10 inguru gene herentziagatik ematen dira; besteak beste, [[BRCA1]] eta [[BRCA2]] geneak. Bularreko minbizia gehien bat [[hodi galaktoforoen]] zeluletan baita sinu galaktoforoen zeluletan agertzen da. Hodietan garatzen diren minbiziak [[Hodi kartzinoma|hodi kartzinomak]] deitzen dira<ref name=":0" /> eta lobuluetatik garatu direnak berriz, lobulu kartzinoma. Hauetaz gain, beste 18 bularreko minbizi azpimota daude. Minbizi batzuk, adibidez hodi kartzinoma, aurreko lesioetatik garatzen dira<ref name=":1" />. Bularreko minbiziaren diagnostikoa egiaztatzeko biopsia egiten da. Behin ziurtatuta, beste froga batzuk egin daitezke minbiziaren hedapena eta tratamenduekiko erantzuna aztertzeko<ref name=":0" />.
Anonymous user