«Francisco Ribalta»: berrikuspenen arteko aldeak

+biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
(+biografia infotaula automatikoa, +bizialdia)
{{Biografia_infotaula_automatikoa
[[Fitxategi:Francisco Ribalta 001.jpg|thumb|alt=|''Kristo San Bernardoren besoetan'', Ribaltaren olio-pintura, (Museo del Prado, Madrid).]]
|nazionalitatea={{bandera|Katalunia}}
}}
[[Fitxategi:Francisco Ribalta 001.jpg|thumb|260px|alt=|''Kristo San Bernardoren besoetan'', Ribaltaren olio-pintura, (Museo del Prado, Madrid).]]
 
'''Francisco Ribalta''' kataluniar pintorea izan zen ([[Solsona]], Lleida, [[1565]]eko [[ekainaren 2]]a - [[Valentzia]], [[1628]]ko [[urtarrilaren 12]]a) kataluniar pintorea izan zen. [[Caravaggio]] pintore italiarraren molde errealisten lehen jarraitzaileetako bat izan zen; argi-ilunak lantzeko zuen teknikak eta haren koadroetako ''ilunpe'' efektuak eragin handia izan zuten Espainiako XVII. mendeko pintoreengan. Bartzelonan bizi izan zen gaztetan eta Madrila aldatu zen gero. El Escorialgo pintore [[manierismo|manieristekin]] lan egin zuen hasieran, Navarrete ''Mutua'' pintorearekin bereziki. Molde horretakoa da bere lehen lan ezaguna, ''Kristo gurutzean iltzatua'' (1582). 1598an Valentziara joan eta lantegi bat sortu zuen han Juan de Ribera artzapezpikuak lagunduta. Hurrengo urteetako lanetan ez zuen aparteko obrarik eskaini (1603-1610, Algemesíko elizako erretaulako berrogeita bi erretratuak), baina 1612az geroztik guztiz obra ederrak egin zituen: ''Kristo San Bernardoren besoetan'', ''Porta Caeliko erretaula'', eta ''San Frantzisko Asiskoaren ikuskaria''. Joera errealista, forma indartsuak eta konposizio guztiz soila izan zituen, argi-ilun indartsuekin batera, ezaugarri nagusiak Ribaltaren pinturak. Adituek, Diego Velázquez, [[Francisco de Zurbarán]] eta [[José de Ribera]] pintoreen aitzindaritzat jo izan dute Ribalta.
 
 
{{DEFAULTSORT:Ribalta, Francisco}}
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
 
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
{{DEFAULTSORT:bizialdia|1565eko|1628ko|Ribalta, Francisco}}
[[Kategoria:Kataluniako margolariak]]
[[Kategoria:Solsonès eskualdeko jendea]]
[[Kategoria:1565eko jaiotzak]]
[[Kategoria:1628ko heriotzak]]