«Obata Masamori»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Masamori, ''sakikata-shu'' (konkistatutako etsai taldea) taldekoa zen arren, beti izan zen bere jaunari leial. [[Mimasetogeko gudua]]n [[1569]]an eta [[Mikatagaharako gudua]]n [[1573]]an borrokatu zuen, non zalditeria tropa baten buru izan zen. [[1575]]eko [[Nagashinoko gudua]]n, zalditeria talderik handienaren buru izan zen, zaldi gaineko 500 [[samurai]]k eta oinezko beste 1000k osatzen zutena. Erdiko konpainia [[Takeda Nobukado]]ren buruzagitzapean, Odaren lerroak eraso zituen Kozukeko beste [[daimyō]] batzuekin. Halako batean, Takedaren armadak aurrera egiten ez zuenez, etsaitasunak amaitzeko deia egin zen, baina ez aurretik baja handiak jasan gabe. Masamori, Nagashinon jasan zituen zaurien ondorioz, hil egin zen. Masamoriren semea, [[Obata Kagenori]] ([[1570]]-[[1644]]), bere aita hil ondoren, [[Tokugawa Hidetada]] shogunaren mirabe bihurtu zen, eta, honen zerbitzura, "Takeda Ryu [[Koyo Gunkan]] -sho" ospetsua osatu zuen, lan honetan oinarritu zelarik "Heihō Okigi-sho", Takeda klanaren estrategia liburu sekretua.
 
{{Takedaren hogeita lau jeneralak}}
{{bizialdia|1534ko|1582ko|Masamori, Obata}}
[[Kategoria:Samuraiak]]
171.264

edits