Fu Manchu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Fu Manchu''' [[1912]]an [[Sax Rohmer]] idazle ingelesak sorturiko pertsonaia da. Literatur pertsonaia honek zinemarako, komikietarako, telebistarako zein irratirako egokitzapenak izan ditu laurogeita hamar urtean zehar.
 
 
== Pertsonaiak==
 
=== Fu Manchu ===
 
{{esaera2|Egin kontu: pertsona luzea, meharra, katuaren antzekoa, begitartea Shakespearerenaren modukoa, aurpegi maltzur eta zitala, argia oso baina, atzo eta gaurko zientziaren ezagupideen jabe erabatekoa… Halako izaki izugarria imajinatzen jakin izan baduzu, hori duzu Fu Manchu doktorearen erretratua, ''Arrisku Horia'' gizon egina. –''The Insidious Dr. Fu Manchu'' }}
 
 
Fu Manchu jatorri [[txinatar]]ra duen gaizkilea da, Mendebaldeko zibilizazioaren etsai nagusietakoa. [[Boxerren matxinada]]ren ondoren, galtzaile suertatu zen familia inperialeko kide hau [[Si-Fan]] erakunde sekretuaren burkide bihurtuko da, mendebaldeko potentzia kolonialak jomugan ezarriko dituena, Asiatik egotzi arte burrukan irmo jarraitzeko asmo osoa duena. Fu Manchu aberatsa da oso, zerbitzari fidelak ditu bere inguruan, direla gerlariak, direla hiltzaile porrokatuak. Pozoi eta edenak ederto ezagutzen ditu, garaiko teknologian aurreratua da, aparailu sofistikatuen egilea iaioa da, beti ere mendebaldeko zibilizazioa suntsitu nahian.
 
=== Kâramanèh ===
 
Fu Manchu saileko liburuetan Kâramanèh dugu andrazko pertsonaietako bat, emakume eder eta polit askoa, txinatar maltzurraren agenteetako bat. Ume zela, esklabu-trafikatzaile egipziar batzuek Sin-Fan elkarteari saldu zioten. Nobeletako pertsonaia batekin maiteminduko da zeharo, Petrie doktorearekin hain zuzen ere, eta sasoi batez Fu Manchuren eraginitik libre bizi ahal izango da eta bere maitalearekin ezkondu. Berauen alaba Fleurette izango da, osteko liburu batzuetan agertuko den pertsonaia bera.
 
=== Fah lo Suee ===
Fah lo Suee Fu Manchuren alaba da. Saileko hirugarren liburuan agertzen da aurrenekoz eta bere jardunean aitaren boterea murrizten saiatzen da une oro. Aitaren etsaien lagun bilakatuko da, eta aita legez nortasun faltsuak antzezten abila da osoa da. Kontakizunetako aldi batean Fu Manchuk alabaren burua ideiez garbitu zuen, gogoratzeko ahalmena kendu zion eta Koreani izenarekin bataiatu; memoria berreskuratu arte aiatren eraginpean biziko da.
 
Fah lo Suee Fu Manchuren alaba da. Saileko hirugarren liburuan agertzen da aurrenekoz eta bere jardunean aitaren boterea murrizten saiatzen da une oro. Aitaren etsaien lagun bilakatuko da, eta aita legez nortasun faltsuak antzezten abila da osoa da. Kontakizunetako aldi batean Fu Manchuk alabaren burua ideiez garbitu zuen, gogoratzeko ahalmena kendu zion eta Koreani izenarekin bataiatu; memoria berreskuratu arte aiatren eraginpean biziko da.
 
=== Sir Denis Nayland Smith eta Petrie doktorea ===
 
Sir Denis Nayland Smith eta Petrie doktorea Fu Manchuren etsai nagusienak dira. Berauen jatorrian askok ikusi du [[Arthur Conan Doyle]]k sortu zuen bikote hura: [[Sherlock Holmes]] eta [[Watson doktorea]]. Petrie dugu jazotako istorien narratzailea eta Smith ekintzailea. Nayland Smith [[Erresuma Batu]]ko armadako ofiziala da, edozein lanetarako ahalmenez erabat gaitua. Batzuen arabera Sherlock Holmes eta [[James Bond]] pertsonaien arteko nahasketa litzateke; dena den izakera arrazista ere egotzi zaio, batez ere saileko aurreneko tituluetan, Asiako jendearekiko gorrotoa oso nabarria baita testu horietan.
13 ⟶ 25 lerroa:
 
==Liburuak==
 
*''The Insidious Dr Fu Manchu'' (1913) (liburu honek ''The Mystery of Dr Fu-Manchu'' izenburua ere izan zuen). Aldizkarietan argitara emandako istorio laburren bilduma da.
*''The Return of Dr Fu Manchu'' (1916) (liburu honek ''The Devil Doctor'' izenburua ere izan zuen)
31 ⟶ 44 lerroa:
 
==Fu Manchu zineman==
 
[[Irudi:Film reel.svg|left|55px|]]
Fu Manchuren lehen agerpena pantailetan [[1923]]koa da: ''The Mystery of Dr. Fu Manchu'' [[Ingalaterra]]n ekoiztutako filma da, Harry Agar Lyons aktoreak antzeztua. Hurrengo urtean aktore berak gorpuztuko du pertsonaia ''The Further Mysteries of Fu Manchu'' filmean.
38 ⟶ 52 lerroa:
1940an [[Republic Pictures]] produkzio-etxeak ''Drums of Fu Manchu'' film-sailari ekin zion, eta 15 atal osatzera ailegatu ziren. Arrakastak bigarren saio bati ekitera animatu zituen ekoizleak, baina [[Ameriketako Estatu Batu]]etako gobenuak asmoa bertan behera lagatzeko eskatu zien, sasoi hartan, 1943an, [[Txina]] aliatu zutelako [[Japonia]]ren aurkako gerran. Horrela ''Fu Manchu Strikes Back'' ez zen gauzatu.
 
''The Mask of Fu Manchu'' 1932ko filma da, [[Boris Karloff]]ek eta [[Myrna Loy]]k antzeztua. Filmaren kutsu arrazista testuarena baino nabariagoa da; usteurte askoan ahantzia egonda ere, oraintsu DVD formatuan argitaratuta, zale eta kritikari askok lan ontzat jo dute. Bada 1946ko Estatu espainiarrian eginiko Fu Manchuren gaineko bertsio bat, ''El Otro Fu Manchu'' izenekoa. Eta urte horretatik 1965era pertsonaia lozorroan izan zen, harik eta [[Christopher Lee]] aktorearen eta [[Harry Alan Towers]] ekoizlearen eskutik etorri ziren filmak errodatzen hasi ziren arte: ''The Face of Fu Manchu'' (1965), ''The Brides of Fu Manchu'' (1966), ''The Vengeance of Fu Manchu'' (1967), ''The Blood of Fu Manchu'' (1968), eta azkenik ''The Castle of Fu Manchu'' (1969).
[[Peter Sellers]]ek pertsonaiari ekin zion 1980an ''The Fiendish Plot of Dr. Fu Manchu'' ekoizpenean, parodia moduko filmean; aktoreak berak antzeztu zituen Fu Manchu eta Nayland Smithen rolak. Argumentuak ez dio zuzenean heltzen liburuetako planteamenduari eta filmatu zeneko garaian dago girotua. Hala ere aktorearen lana bikaina da.