Kaxa-diagrama: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
kalkulu okerra ezabatu
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
eraketa ez da zuzena, albo-balioak ez baitira horrela kalkulatzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Boxplot 0001.png|thumb|250px|Bi datu multzoen arteko ezberdintasunak erakusten dituzten '''kaxa eta biboteen diagramak''']]
[[Estatistika]]n, '''kaxa-diagrama''', '''kaxa eta biboteen diagrama''' ere deitua, ingelesezko '''''box plot''''' izenez ere ezaguna, [[aldagai kuantitatibo|aldagai koantitatibo]] bat irudikatzeko [[datu-diagrama]] bat da, datu multzo bateko ezaugarriak ([[zentro-joera (estatistika)|zentroa]], [[sakabanatze (estatistika)|sakabanatzea]], ...) modu integratuan eta grafikoan aztertzen azaltzen dituena. [[Muturreko datu]]ak atzemateko ere erabiltzen da. Bost [[laburkin (estatistika)|laburkin]] erabiltzen dira bere eraketarako: [[mediana]], lehenengo [[kuartil|koartila]], hirugarren koartil, [[datu (argipena)|datu]] handiena eta datu txikiena. [[Aldagai kuantitatibo]] bati buruz, multzo zenbaiten arteko ezberdintasunak azaltzeko erabiltzen da sarri, horretarako diagramak batera jarriz, bertikalean edo horizontalean. [[John Tukey]] estatistikariak garatu zuen 1970eko hamarkadan, berak bultzaturiko [[datuen azterketa esploratzaile]] izeneko datuen azterketarako korrontearen baitan. Geroztik maiz erabiltzen da datu estatistikoak aurkezten dituzten txosten eta argitarapen zientifiko eta teknikoetan. Aldi berean, aldaera anitz izan dituen datu-diagrama da: hozkaturiko kaxa-diagrama, bibolin-diagramak eta HDR diagramak, besteak beste.
 
== Eraketa ==
 
Kaxa-diagramaren bertsio arruntenerako pauso hauek jarraitu behar dira, diagrama horizontalean marraztu nahi bada:
 
# Lehenengo eta hirugarren [[kuartil]]ak eta [[mediana]] kalkulatu behar dira.
# [[Kuartil arteko ibiltarte]]a kalkulatu behar da: hirugarren koartila ken lehenengo koartila.
# Laukizuzen bat, kaxa alegia, marraztu behar da, ezkerretik lehenengo koartila eta eskuinetik hirugarren koartila mugatzat dituena.
# Mediana goitik beherako marra batez irudikatzen da kaxa barnean.
# Kaxako alde banatik, lehenengo eta hirugarren kuartiletatik alegia, biboteak luzatzen dira, marra batez, 1.5 bider kaxa edo [[kuartil arteko ibiltarte]]aren luzeran.
# Biboteen muturretatik harago dauden datuak [[muturreko datu]]tzat hartzen dira eta puntu banaz adierazten dira.
# Biboteak haien luzeran zehar dauden ''albo balioetan'', datu txikien eta handienaren balioetan alegia, moztu behar dira, muturreko datuak egon ala ez.
 
== Interpretazioa ==