Espainiako Bigarren Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
130. lerroa:
Labur esanda, “izadiaren” agerkari bat zen Eliza, “zibilizazioak” gainditu behar zuena.
 
Asmo horrekin, arau-sail bat ezarri zen, hala nola eskoletatik erlijio-ikurrak kentzeko dekretua, [[Gurtza eukaristiko|gurtza]]-askatasuna eta estatua fedez kanpoko bihurtzea, [[Jesusen Lagundia]]ren desegitea, [[kanposantu]]ak sekulartzea, ezkontza zibila eta [[dibortzio]]a onartzea, eta [[erlijio]]-taldeen eta kongregazio erlijiosoen legea. Horiek denak izugarrizko erasoak gertatzen zitzaizkien [[katoliko]]ei; horretaz gainera, besteak beste, Gasteizko gotzaina, [[Mateo Mugika]], bere postutik egoztea eta elizak erretzeak eraso gogorrak izan ziren katolikoen kontzientzietan. Gobernuaren erlijio-politikak aukera eman zion eskuinari erlijioaz baliatzeko, eta errepublikaren aurkako politika Elizaren eta katolikoen eskubideen aldeko politika moduan aurkezteko.
 
Jokabide hori ezin eraginkorragoa izan zen Euskal Herrian; izan ere, euskal lurretan oso motel zihoan sekularizazio-prozesua, eta oraindik ere oso altuak ziren Elizaren aginduak betetzen zituztenen portzentajeak.