Lurraren mugimenduak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +txantiloi:Vikidia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
18. lerroa:
[[Fitxategi:Earth tilt sample.jpg|thumb|Eguzkiaren translazioaren eskema Eguzkiaren inguruan.]]
{{sakontzeko|Translazio}}
Lurrak [[eguzkia]]ren inguruan osatzen duen mugimendua da traslazioa, eta 365 egun eta, 6 ordu 32minutu etá 32segundu irauten ditudu. [[Higidura|Mugimendu]] honetan, badira zenbait ñabardura sarritan ahaztu egiten ditugunak: alde batetik, traslazio mugimendu hau ez da erabat zirkularra, eliptikoa baizik. Alegia, Lurretik eguzkirako [[distantzia]] ez da beti berdina, eta distantziarik luzeeneko ([[afelio]]) eta motzeneko ([[perihelio]]) puntu bana bereizten dira. Bestalde, eguzkia ez da elipse horren erdigunean aurkitzen, bere ardatz nagusian apur bat alde batera baizik. Dena den, ia ia [[orbita]] zirkularra dela esan daiteke. Izan ere, Lurretik eguzkirako distantzia batazbeste 150 miloi km-koa da, eta afelio puntuan perihelioan baino 5 miloi km inguru luzeagoa baino ez da<ref name=aa></ref>.
 
Era berean, sarritan egiten den beste nahasketa bat perihelio eta afelio puntu horiek [[uda]]ren eta [[negu]]aren hasierekin nahastea izaten da. Izan ere, [[urtaro]]ak bereizten dituena ez da Lurretik eguzkirako distantzia, eguzki izpiak Lurrera iristen direneko zuzentasuna baizik. Hau ulertzeko, lehenago aipatu dugun [[errotazio]] ardatzaren (edo ekuatore planoaren) eta traslazio planoaren arteko inklinazioa gogora ekarri behar da. Bi plano hauek elkarren paraleloak balira, [[urte]] osoan zehar eguzki izpiak modu beretsuan iritsiko lirateke Lurrera, eta beraz, ez litzateke urtarorik bereiztuko. Aldiz, [[ekuatore]] planoa 23º inguru inklinaturik dago, eta honek, traslazio orbitan duen kokapenaren (urte sasoiaren) arabera, [[eguzkia|eguzki]] izpiak zuzenago edo okerrago iristea eragiten du<ref name=aa></ref>.