Errupia indiar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
27. lerroa:
Indiako leku askotan errupiak hartzen dituen izenak, "[[zilar]]" esan nahi dute. Adibidez: ''rupaya'' ([[hindi]]z), ''roopayi (రూపాయి)'' [[telugu]]z eta (ರೂಪಾಯಿ) [[kannada]]z , ''rubai'' (ரூபாய்) [[tamilera]]z, ''roopa'' (രൂപ) [[malabarera]]z eta ''rupaye'' (रुपये) bai [[marathera]]z, bai [[sanskrito]]z.
 
Hala ere, [[Bengala]] eskualdean, betidanik diruari buruz hitzegiteko ''[[taka]]'' hitza erabilia izan da. [[XIV. mendea|XIV. mendean]], [[Ibn Battuta]] konturatu zen [[Bengala Sultanerria|Bengala Sultanerrian]] jendeek ''taka'' esaten ziotela [[zilar]] eta [[Urre|urrez]] egindako txanponei, ''[[dinar]]'' erabili ordez. Gaur egun, [[Bangladeshtar taka|taka]], [[Bangladesh|Bangladeshko]] dibisaren izen ofiziala da. Gainera [[Bengalera|bengaleraz]], modu arrunta batez edozein txanpon, diru paper edo dibisa era orokorrean izendatzeko ''taka'' hitza erabiltzen da. Horrela, lagunarteko hizkeran, bengaleraz ari den edozeinek ''taka'' hitza erabiliko du dirua aipatzeko, zein dibisari dagokion kontutan hartu gabe. Beraz, [[Mendebaldeko Bengala]] eta [[Tripura]] estatuetan, errupia indiarra ''taka'' (টাকা) moduan ezagutzen da era ofizialean. [[Orissa]] eta [[Assam|Assamen]] berriz, errupia indiarra sanskritoko ''ṭaṅka'' hitzatik (dirua esanahiaesan nahi duena) datozten izenengatik ezaguna da, ''ṭôka'' (টকা) [[Assamera|assameraz]] eta ''taṅkā'' (ଟଙ୍କା) [[Oriya|oriyaz]].
 
== Historia ==