Rosalía de Castro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Biografia: txukundu
17. lerroa:
 
=== Ezkontza ===
1856an, de Castro Madrilera joan zen bizitzera, senitarteko batzuekin batera. [[1858]]an[[Manuel Murguía]]rekin ezkondu zen, [[Real Academia Galega]]ren lehenbiziko presidentea izan zenarekin. Murguíak asko estimatzen zuen de Castroren lana, eta literatura-ibilbidean aurrera egiteko babesa ematen zion. Zazpi seme-alaba izan zituzten; azkena hilik jaio zen, eta haren aurrekoa urte batekin hil zen, eroriko baten ondorioz.<ref>{{Cita web|url=http://www.cervantesvirtual.com/portales/rosalia_de_castro/autora_biografia/|autor=[[Marina Mayoral|Mayoral, Marina]]|título=Rosalía de Castro. La autora: Biografía|obra=Biblioteca virtual Miguel de Cervantes}}</ref>
 
Murguíaren lana oso ezegonkorra zen, eta horrek estutasun ekonomiko larriak eragin zizkion familiari; gainera, de Castrok berak osasun makala zuen, eta horrek ere ez zion askorik laguntzen familiaren egonkortasunari. Guztiarekin, hainbat tokitan bizi izan ziren, batez ere Madrilen eta Galiziako zenbait tokitan.
24. lerroa:
 
=== Heriotza ===
Rosalía de Castro 1885eko uztailaren 15ean hil zen, 48 urterekin, umetokiko [[minbizi]]ak jota.<ref name="Villagrasa2">{{Cita libro|autor=Villagrasa, Enrique|capítulo=Breve acercamiento a los condicionamientos de la vida y obra de Rosalía de Castro|año=1986|título=Actas do Congreso Internacional de Estudios sobre Rosalía de Castro e o seu tempo|volumen=Volumen 1|editorial=Consello da Cultura Galega, Universidade de Santiago de Compostela|isbn=84-7191-400-X|página=81|url=https://books.google.com.ar/books?id=HqyQLd1nxO8C&pg=PA81|fechaacceso=20 de febrero de 2017}}</ref> Hasiera batean, Iria Flaviako Adina hilerrian lurperatu zuten. 1891ko maiatzaren 15ean, baina, hilobitik atera eta Santiago de Compostelara eraman zuten; Jesús Landeira eskultoreak berariaz eraikitako mausoleoan hilobiratu zuten, Santo Domingo de Bonaval Komentuko Visitación kaperan, gaur eguneko Galego Gailenen Panteoian.
 
Hil aurretik, ordura arte argitaratu gabeko lan guztiak erretzeko eskatu zien seme-alabei. Alabaina, azken horiek ez zuten amaren esana bete, eta Rosalía de Castroren obrak guregana arteko bidea egin ahal izan du.
40. lerroa:
XIX. mendean ez zen erraza galegoz idaztea, galizierak ez baitzeukan batere izen onik. Idatzizko tradizioa galdua zen harrezkero, eta hizkuntzarekiko erdeinuzko eta axolagabetasunezko sentimenduak gainditu eta hutsetik hasi beharra zegoen. Ez ziren asko lan horri lotzen zitzaionak, gizartean omena galtzea baitzekarren berekin; izan ere, gaztelania zen kultura-hizkuntza, bai eta gutxiengoen klase menderatzaileak babestutako hizkuntza ere.
 
''Cantares Gallegos'' obra galizieraz idaztean, Rosalía de Castrok prestigioa eman zion hizkuntzari, eta kulturaren eremuan hura berpizten lagundu zuen, Pontevedrako Xoán Manuel Pintos idazle eta lexikografoak ''A Gaita Galega'' (1853) lanarekin hasitako bideari jarraikiz. ''Cantaren Gallegos'' abesti kolektibo bat da, maila artistiko onekoa; komunitate galegoaren hizkuntzaren eta tradizioaren ispilu izanik, duintasuna ekarri zien galiziarrei.<ref>''Actas do Congreso internacional de estudios sobre Rosalía de Castro e o seu tempo'', pp. 7-8.</ref><ref name="p248bachillerato">Lingua e literatura (2004), p. 248.</ref>
 
=== Día das Letras Galegas ===