Rosalía de Castro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Testuingurua sortu
3. lerroa:
'''Rosalía de Castro''' ([[Santiago de Compostela|Compostelako Donejakue]], [[1837]]ko [[otsailaren 24]]a – [[Padrón]], [[Coruñako probintzia|A Coruña]] - [[1885]]eko [[uztailaren 15]]a) [[galiziera]]z eta [[gaztelania]]z idatzi zuen [[galiziar]] idazlea izan zen, [[Erromantizismo]]aren garaikoa.
 
Eduardo Pondal eta Curros Enríquez idazleekin batera, ''[[Rexurdimento]]'' edo Pizkundearen bultzatzaile nagusietakoa izan zen. Liburu gehienak [[gaztelania]]z idatzi baituenbazituen ere, galizieraz idatzitako ''Cantares gallegos'' eta ''Follas novas'' dira bere lanik ezagunenak; lehenak, gainera, mugarri bat ezarri zuen poesia galegoan. [[Emilia Pardo Bazán]]ekin batera, idazle [[galizia]]rrik handiena da, eta [[galiziera]]zko idazle onenentzat ere hartzen da. Gainera, Espainiako poesia modernoaren aitzindarietako bat ere izan zen, [[Gustavo Adolfo Bécquer]] poetarekin batera.
 
== Biografia ==
28. lerroa:
=== Día das Letras Galegas ===
Galizieraz idazten duten edo galegoaren alde lan egiten duten pertsonak omentzeko egiten den [[Día das Letras Galegas|Dia das Letras Galegas]] ekitaldia [[maiatzaren 17]]an ospatzen da, hain zuzen ere Rosalía de Castrok 1863ko egun horretan argitaratu zuelako ''Cantares gallegos''.
 
== Testuingurua ==
XIX. mendean ez zen erraza galegoz idaztea, galizierak ez baitzeukan batere izen onik. Idatzizko tradizioa galdua zen harrezkero, eta hizkuntzarekiko erdeinuzko eta axolagabetasunezko sentimenduak gainditu eta hutsetik hasi beharra zegoen. Ez ziren asko lan horri lotzen zitzaionak, gizartean omena galtzea baitzekarren berekin; izan ere, gaztelania zen kultura-hizkuntza, bai eta gutxiengoen klase menderatzaileak babestutako hizkuntza ere.
 
''Cantares Gallegos'' obra galizieraz idaztean, Rosalía de Castrok prestigioa eman zion hizkuntzari, eta kulturaren eremuan hura berpizten lagundu zuen, Pontevedrako Xoán Manuel Pintos idazle eta lexikografoak ''A Gaita Galega'' (1853) lanarekin hasitako bideari jarraikiz. ''Cantaren Gallegos'' besti kolektibo bat da, maila artistiko onekoa; komunitate galegoaren hizkuntzaren eta tradizioaren ispilu izanik, duintasuna ekarri zien galiziarrei.
 
== Obra ==