Araba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
127. lerroa:
Araba 'nafarren' (euskaldunen) lurraldean kokatzen zen eta, XI. mendetik XII. mendera, [[Iruñeko Erresuma]]<nowiki/>k izena aldatu zuen, Nafarroa bilakatu. [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]]<nowiki/>k, baina, Nafarroa eskuratu nahi zuen, bereziki haren mendebaldeko lurraldea, Araba tartean. 1199-1201. urteetan, Nafarroako errege [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso Jakituna]] egungo Aljerian negoziazioetan zebilela, gaztelarrek [[Durango]] eta Arabari eraso egin zieten, [[Trebiñu]] eta [[Gasteiz]]<nowiki/>i zehazki. Bi gotorlekuek gogor eutsi zieten, baina etsipenak jota, Erregeren baimenaz, amore eman zuten. Harrezkero, Araba [[Gaztelako koroa|Gaztelako Koroa]]<nowiki/>n sartu zen. 1332. urtean, [[Arriagako kofradia|Arriagako ermandadea]]<nowiki/>k Araban zeuzkan lurralde guztiak eman zizkion Gaztelari. Ondoren, jauntxoak gailendu ziren: Aiaratarren leinua, Mendozatarrena, eta Gebaratarrena, eta Bandoen Gerra piztu zen Araban ere. Ia aldi berean, Arabak onurak atera zituen kostaldea eta barrualdea lotzen zituzten bideetan eta Donejakue bidean zuen kokapen estrategikoagatik ([[Miranda Ebro|Miranda]] - Gasteiz - Agurain - [[Lizarrate|Sandrati tunela]]). <nowiki/><nowiki/>Beste euskal lurraldeek bezala, XVI. mendean Aldundi Nagusia eratu zen. XVIII. mendearen bigarren erdialdean, berriz, euskararen atzerakada handia jazo zen Araba gehienean, Lautada osoan eta Trebiñun galtzeko zorian geratuz. 1766an, [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]] sortu zen, eta hainbat pertsonaia Ilustrazioaren eragin handia izan zuten, arlo desberdinetan: [[Felix Maria Samaniego|Samaniego]], [[Montehermosoko|Montehermosoko kondea]], [[Borica]], [[Jose Joakin Landazuri|Landazuri]], [[Valentin Foronda|Foronda]], etab. 1794an, berriz, [[Konbentzio Gerra|Konbentzioaren Gerra]]<nowiki/>n, frantses armada [[Miranda Ebro|Miranda]]<nowiki/>raino heldu zen eta, orduko eskuizkribuek agerian uzten dutenez, hainbat herritar eta agintariren abegia izan zuten, hurrengo hamarkada osoan ere. 1813ko uztailean, [[Iberiar Penintsulako Gerra|Penintsulako Gerran]], [[Arthur Wellesley]]<nowiki/>ren armada portugesak eta britainiarrak Gasteizera sartzeko puntuan izan ziren, baina [[Miguel Ricardo Alaba|Alava generala]]<nowiki/>k eragotzi egin zien, [[Gasteizko gudua]] bukatu ondoren hiria arpilatzea eragotziz.
 
1833an, berriz, [[Lehen Karlistaldia]] piztu zen, [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herri osoan]] errotua. Zumalakarregiren indarrak Araba osotik zabaldu ziren, eta denbora luzean lurraldearen kontrola izan zuten, Gasteizena Karlistek[[Karlismo|karlistek]] gerra galdu zuten 1839an, 1841ean [[Baldomero Espartero]] liberalaren aurkako altxamendu bat izan zen, eta espainiar buruzagiak armada bidali zuen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaira. 1841eko urrian, Gasteiz okupatutik, foruak baliogabetzen zituen dekretua eman zuen. Aldiz, Arabako Aldundi Nagusiak eta foruek indarrean jarraitu zuten. Modernitatearen sinbolo bat, [[Norteko burdinbidea|burdinbidea, 1862an heldu zen]] Mirandatik [[Ziordiako geltokia|Ziordiaraino]]. Handik gutxira, [[Hirugarren Karlistaldia|Bigarren Karlistaldia]] piztu zen eta gerraren amaierak foruen behin betiko galera ekarri zuen (1876). Biztanleriaren gainbehera gertatu zen hurrengo hamarkadetan. Araba nekazari lurralde bat izaten jarraitu zuen, [[Industrializazioa Euskal Herrian|industrializaziorik]] gabe. 1936ko uztailean, militarren estatu kolpea garaile atera zen Gasteizen eta Araba gehienean, eta [[Legutioko gudua|bataila bakarra Legution]] izan zen urte bereko azaroan.1937an Gipuzkoak eta Bizkaiak ez bezala, Arabak ez zuen itun ekonomikoa galdu gerra ondoren. 60ko eta 70eko hamarkadan hirigintzaren eta industriaren garapen handia izan zen, Gasteizen oso zentratuta. [[Lizarra]] eta Bergara lotzen zituen [[Anglo-Vasco-Navarro trenbidea|Euskal-Nafar Burdinbide]] historikoa 1967an desmuntatu zuten, errepideko garraioaren indarrak alboratuta. Haran Atlantikoetan industria asko garatu zen. Aldi berean, Espainiako etorkinen emari handia izan zen urte horietan, bereziki Gasteizera.
 
[[Francisco Franco|Franco]] diktadorea hil ondoren (1975) zabaldu zen aro politiko berrian, Araba [[Eusko Kontseilu Nagusia|Euskal Kontseilu Nagusia]]<nowiki/>n, lehenik, eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskadiko Autonomia Erkidegoan]], ondoren, sartu zen, Gipuzkoa eta Bizkaiarekin batera. Lehenengo ikastolen haziak erein ziren Arabako hainbat herritan: Agurain, Gasteiz, Amurrio, [[Oion]], Labastida, etab. 1980tik, berriz, [[Eusko Jaurlaritza]] eta [[Eusko Legebiltzarra]] Gasteizen finkatu ziren eta, era berean, Araba erkidego berrian eroso sentitzeko, 25 eserleku esleitu zitzaizkion Eusko Legebiltzarrean, beste lurraldeek baino askoz biztanleria txikiagoa izan arren. EHUk[[Euskal Herriko Unibertsitatea|EHU]]<nowiki/>k hainbat fakultate ezarri zituen bertan. Aldi berean, ordea, handia zen kalean politika arloko aztoramendua eta langile protestak, baita [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]<nowiki/>ren eta erregimenari atxikitako legez kanpoko taldeen eraso armatuak ere. 1976an, [[Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia]] gertatu zen, polizia indarrek eraginda. Urte hauetan, hobekuntza handiak izan ziren azpiegituretan. Aldundian, EAJ eta PP gailendu ziren alderdi politiko nagusien artean eta, Gasteizen, [[Jose Angel Cuerda]]<nowiki/>k izan zuen hiriburuko alkatetza 1979tik 1999ra. Nafarroan bezalako [[Nafar Herriaren Batasuna|erregionalismo espainiartzale bat]], [[Unidad Alavesa]], 1989an indartsu sortu bazen ere, ez zen errotu eta, 2005ean, desegin egin zen. Bestalde, [[Gaztela eta Leon|Gaztela-Leon]]<nowiki/>go gobernuek ukatzen jarraitu zuten Trebiñuk gehiengoz Araban sartzeko egindako ahalegin guztiak. Horrekin batera, [[Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra|Garoñako zentral nuklearra]]<nowiki/>ren kontrako borroka piztu zen, arabar alderdi gehienek babestua; lurraldean poz handia sortu zuen hura ixteko aginduak 2017an. Urteotan, sendotu egin da Gasteizen nagusitza beste herrien aldean, baina hiriburua gainerako eskualdeekin lotzeko azpiegitura sare bikain batez konpentsatua.
 
== Kultura ==