Eskubaloi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
arearen inguruan arau bat txertatu dut
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Dominik Klein jump.jpg|thumb|250px|Eskubaloiko mugimendu tipikoa.]]
 
'''Eskubaloia''' baloia [[esku]]az jokatzean oinarritzen den taldeko [[kirol]] bat da.
Partida bakoitzak 30na minutuko bi zati izaten ditu, eta aurrez aurre jartzen ditu bi talde, bakoitza zazpi jokalarikoa (zelaiko sei jokalari gehi atezaina). Talde bakoitzak baloia arerioaren atean sartzea du helburu.
Jokalekuak 40 metro luze eta 20 metro zabal izaten ditu.
Alde bakoitzean atetik 6 metrora dagoen area bat dago eta hortik beste 3 metrora lerro etenez egindako beste area bat, 9 metroko area deitua.
 
Gaur egun eskuz jokatzen diren kirol ugarietatik, eskubaloia da modernoena. Izan ere, joko honen arautegia XX. mendean sortu zen, eta 1936. urteko Berlingo Joko Olinpikoetan, famatu zen; garai hartan 11 jokalari izaten zituen talde bakoitzak. Geroztik, kiroldegietan jokatzen hasi ziren, eta talde bakoitzeko jokalarien kopurua 7 lagunera murriztu zen.