Ireki menu nagusia

Aldaketak

No change in size, Duela 1 urte
1833an, berriz, [[Lehen Karlistaldia]] piztu zen, [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herri osoan]] errotua. Zumalakarregiren indarrak Araba osotik zabaldu ziren, eta denbora luzean lurraldearen kontrola izan zuten, Gasteizena Karlistek gerra galdu zuten 1839an, 1841ean Baldomero Espartero liberalaren aurkako altxamendu bat izan zen, eta espainiar buruzagiak armada bidali zuen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaira. 1841eko urrian, Gasteiz okupatutik, foruak baliogabetzen zituen dekretua eman zuen. Aldiz, Arabako Aldundi Nagusiak eta foruek indarrean jarraitu zuten. Modernitatearen sinbolo bat, burdinbidea, 1862an heldu zen Mirandatik Ziordiaraino. Handik gutxira, Bigarren Karlistaldia piztu zen eta gerraren amaierak foruen behin betiko galera ekarri zuen (1876). Biztanleriaren gainbehera gertatu zen hurrengo hamarkadetan. Araba nekazari lurralde bat izaten jarraitu zuen, industrializaziorik gabe. 1936ko uztailean, militarren estatu kolpea garaile atera zen Gasteizen eta Araba gehienean, eta bataila bakarra Legution izan zen urte bereko azaroan.1937an Gipuzkoak eta Bizkaiak ez bezala, Arabak ez zuen itun ekonomikoa galdu gerra ondoren. 60ko eta 70eko hamarkadan hirigintzaren eta industriaren garapen handia izan zen, Gasteizen oso zentratuta. [[Lizarra]] eta Bergara lotzen zituen [[Anglo-Vasco-Navarro trenbidea|Euskal-Nafar Burdinbide]] historikoa 1967an desmuntatu zuten, errepideko garraioaren indarrak alboratuta. Haran Atlantikoetan industria asko garatu zen. Aldi berean, Espainiako etorkinen emari handia izan zen urte horietan, bereziki Gasteizera.
 
[[Francisco Franco|Franco]] diktadorea hil ondoren (1975) zabaldu zen aro politiko berrian, Araba [[Eusko Kontseilu Nagusia|Euskal Kontseilu Nagusia]]<nowiki/>n, lehenik, eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskadiko Autonomia Erkidegoan]], ondoren, sartu zen, Gipuzkoa eta Bizkaiarekin batera. Lehenengo ikastolen haziak erein ziren Arabako hainbat herritan: Agurain, Gasteiz, Amurrio, Oion, Labastida, etab. 1980tik, berriz, Eusko Jaurlaritza eta [[Eusko Legebiltzarra]] Gasteizen finkatu ziren eta, era berean, Araba erkidego berrian eroso sentitzeko, 25 eserleku esleitu zitzaizkion Eusko Legebiltzarrean, beste lurraldeek baino askoz biztanleria txikiagoa izan arren. EHUk hainbat fakultate ezarri zituen bertan. Aldi berean, ordea, handia zen kalean politika arloko aztoramendua eta langile protestak, baita ETAren[[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]<nowiki/>ren eta erregimenari atxikitako legez kanpoko taldeen eraso armatuak ere. 1976an, [[Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia]] gertatu zen, polizia indarrek eraginda. Urte hauetan, hobekuntza handiak izan ziren azpiegituretan. Aldundian, EAJ eta PP gailendu ziren alderdi politiko nagusien artean eta, Gasteizen, [[Jose Angel Cuerda]]<nowiki/>k izan zuen hiriburuko alkatetza 1979tik 1999ra. Nafarroan bezalako erregionalismo espainiartzale bat, [[Unidad Alavesa]], 1989an indartsu sortu bazen ere, ez zen errotu eta, 2005ean, desegin egin zen. Bestalde, [[Gaztela eta Leon|Gaztela-LeongoLeon]]<nowiki/>go gobernuek ukatzen jarraitu zuten Trebiñuk gehiengoz Araban sartzeko egindako ahalegin guztiak. Horrekin batera, Garoña[[Santa Maria de Garoñako zentral nuklearrarennuklearra|Garoñako zentral nuklearra]]<nowiki/>ren kontrako borroka piztu zen, arabar alderdi gehienek babestua; lurraldean poz handia sortu zuen hura ixteko aginduak 2017an. Urteotan, sendotu egin da Gasteizen nagusitza beste herrien aldean, baina hiriburua gainerako eskualdeekin lotzeko azpiegitura sare bikain batez konpentsatua.
 
== Kultura ==