Ireki menu nagusia

Aldaketak

No change in size, Duela 1 urte
[[File:Estibalitz_aurrealdea_2.jpg|thumb|Estibalitz, Arabako santutegia eta topaleku historikoa]]
Historiaurreko aztarnategien eta monumentu megalitikoen arrasto handia da Araban. [[Trikuharri]] esanguratsuak aurki daitezke, besteak beste, [[Aizkomendiko trikuharria|Aizkomendikoa]] [[Egilatz|Egilazen]] eta [[Sorginaren Txabola|Sorginetxekoa]] [[Arrizabalaga|Arrizalan]]. Egungo Araban, garai hartan, karistiarrak eta barduliarrak bizi ziren. Erromatarrak heldu baino lehenagotik, Gesaltza-Añanako gatzaga indarrean zen dagoeneko, gatza erauzteko gune ekonomiko garrantzitsua. Erromatarren garaian, berriz, hainbat ''[[mansus]]'' (bentak) eta ''[[fundus]]'' (herriska modukoak) aurkitu izan dira agirietan, baita haien aztarnak ere; izan ere, ''[[Ab Asturica Burdigalam]]'' galtzara nagusiak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen zuen egungo Arabako lurraldea [[Arabako lautada|Lautada]]<nowiki/>n barrena. [[Iruña-Veleia|Veleia deitutako gotorlekua (Iruña)]] gune garrantzitsua bihurtu zen, eta bisigodoek konkista kanpaina batean sortutako [[Victoriacum]] ere hor zegoela uste dute adituek batzuek VIII. mendeko Veleia Alavensis izan daitekeela pentsatzen da. Egilon izan zen Arabako lehen jaun ezaguna eta, bere ondoren, arabarrak hainbatetan matxinatu ziren [[Asturietako Erresuma|asturiarren]] eta [[Gaztelako konderria|gaztelaren]] kontra. IX. mendean ageri da lehenengoz Araba izena, ''Arba'' (''Cronica Abeldensis'').
[[File:Zalduondo_Eliza_II.JPG|thumb|Zalduondoko eliza, San Adriango pasabidera igo aurretik]]
 
Araba 'nafarren' (euskaldunen) lurraldean kokatzen zen eta, XI. mendetik XII. mendera, [[Iruñeko Erresuma]]<nowiki/>k izena aldatu zuen, Nafarroa bilakatu. [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]]<nowiki/>k, baina, Nafarroa eskuratu nahi zuen, bereziki haren mendebaldeko lurraldea, Araba tartean. 1199-1201. urteetan, Nafarroako errege [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso Jakituna]] egungo Aljerian negoziazioetan zebilela, gaztelarrek [[Durango]] eta Arabari eraso egin zieten, [[Trebiñu]] eta [[Gasteiz]]<nowiki/>i zehazki. Bi gotorlekuek gogor eutsi zieten, baina etsipenak jota, Erregeren baimenaz, amore eman zuten. Harrezkero, Araba [[Gaztelako koroa|Gaztelako Koroa]]<nowiki/>n sartu zen. 1332. urtean, [[Arriagako kofradia|Arriagako ermandadea]]<nowiki/>k Araban zeuzkan lurralde guztiak eman zizkion Gaztelari. Ondoren, jauntxoak gailendu ziren: Aiaratarren leinua, Mendozatarrena, eta Gebaratarrena, eta Bandoen Gerra piztu zen Araban ere. Ia aldi berean, Arabak onurak atera zituen kostaldea eta barrualdea lotzen zituzten bideetan eta Donejakue bidean zuen kokapen estrategikoagatik ([[Miranda Ebro|Miranda]] - Gasteiz - Agurain - [[Lizarrate|Sandrati tunela]]). <nowiki/><nowiki/>Beste euskal lurraldeek bezala, XVI. mendean Aldundi Nagusia eratu zen. XVIII. mendearen bigarren erdialdean, berriz, euskararen atzerakada handia jazo zen Araba gehienean, Lautada osoan eta Trebiñun galtzeko zorian geratuz. 1766an, [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]] sortu zen, eta hainbat pertsonaia Ilustrazioaren eragin handia izan zuten, arlo desberdinetan: [[Felix Maria Samaniego|Samaniego]], [[Montehermosoko|Montehermosoko kondea]], [[Borica]], [[Jose Joakin Landazuri|Landazuri]], [[Valentin Foronda|Foronda]], etab. 1794an, berriz, [[Konbentzio Gerra|Konbentzioaren Gerra]]<nowiki/>n, frantses armada [[Miranda Ebro|Miranda]]<nowiki/>raino heldu zen eta, orduko eskuizkribuek agerian uzten dutenez, hainbat herritar eta agintariren abegia izan zuten, hurrengo hamarkada osoan ere. 1813ko uztailean, [[Iberiar Penintsulako Gerra|Penintsulako Gerran]], [[Arthur Wellesley]]<nowiki/>ren armada portugesak eta britainiarrak Gasteizera sartzeko puntuan izan ziren, baina [[Miguel Ricardo Alaba|Alava generala]]<nowiki/>k eragotzi egin zien, [[Gasteizko gudua]] bukatu ondoren hiria arpilatzea eragotziz.