Irunberri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketa txikiak
183. lerroa:
Herria euskalduna izan zen [[XVIII. mendea]] arte, [[Jose Maria Jimeno Jurio]]k, [[Aingeru Irigarai]]k eta [[Eusebio Rebolé]] irunberriarrak idatzi zutenaren arabera. Horren lekuko, Reboléren hitzak: ''"Que el euskara es la lengua materna de Lumbier no es difícil probarlo... Son los mismos lumbierinos del siglo XVII quienes nos darán noticias sobre el uso de la lengua vasca"'' (...) ''"Aún siendo la lengua madre de Lumbier el euskera, según testimonios en aquellos años, la mayoría de la población de Lumbier era bilingüe conociendo la lengua romance y la vascongada, si bien existía un numeroso grupo de personas que sólo conocían la lengua vascongada"''.
 
Halaber, baditugu herriko eta inguruetako euskal [[toponimia]] ugaria eta herriko hizkeran erdal grafiaz txertatutako arrasto nabarmenak: ''artalan'', ''apurras'', ''biarra'', ''birica'', ''ciquiña'', ''ciriquiar'', ''colco'', ''chanchigorri'', ''cherri'', ''echecoarte'', ''ezpuenda'', ''furrundiar'', ''langarra'', ''maitiar'', ''matacherri'', ''mozorro'', ''mustur'', ''ondarra'', ''piperra'', ''rieca'', ''sabayado'', ''zaborra'', ''zacarro'', ''zartaco''...
 
Gaur egun euskaldun kopuru apala baina hazkorra da herrian, [[Euskararen Foru Legea|eremu "ez euskaldunean"]] sailkatuta dagoen arren, [[1980]]tik '''Arangoiti''' [[ikastola]] abian dauka herriak. Eta ikastetxe hori berriztatzeko [[Nafarroa Oinez]] antolatu zuen [[2003]]an, ''"Harriz herri Irunberri"'' lelopean. Hala ere, [[urriaren 19]]an ospatu behar zuten jaia [[euri]]te batek zapuztu egin zuen, ibilbideko azpiegiturak suntsituta. Ezbeharrak ezbehar, jendearen erantzun eskuzabalak ahalbidetu egin zuen ikastola egokitzeko prozesuak aurrera egitea.