Elisabet II.a Borboikoa (Espainia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
57. lerroa:
Elisabet II.a izango zena [[1830]]eko [[urriaren 10]]ean jaio zen [[Madril]]en. Maria Elisabet Luisa bataiatu zuten eta [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.a]] Espainiako erregearen eta haren laugarren emaztea zen [[Maria Kristina Borboikoa]]ren alaba zaharrena izan zen.
 
Aita lehendik beste hiru aldiz ezkonduta zegoen, baina hiru emazte horiek ez zioten [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.a]]ren erregeordea izateko semerik eman. Horregatik, [[1830]]ean Elisabet jaio zenean, askok bera erregina izango zenaren itxaropena izan zuten. [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.a]]k bere oinordekotza ziurtatzeko, 1830eko Berrespen Pragmatikoa aldarrikatu zuen, bere anaia [[Karlos Maria Isidro Borboikoa]] infantearen kalterako izan zena. Lege horrek [[1789]]an Gorteek onartu zuten testua argitaratzea mugatu zuen, 1789ko Berrespen Pragmatikoa izenaz ezaguna. Haren helburua ondorengotzaren sistema tradizionala zaharberritzea zen. Horrela, erregea semerik izan gabe hilko balitz, haren alaba Elisabeti erregetza hartzeko baimena eman behar zion. Beraz, [[1833]]ko [[irailaren 29]]an <nowiki/>bFernadoFernado VII.a hil zenean, Elisabet II.ak oraindik hiru urte besterik ez zitueneanzituela, Espainiako tronua eskuratu zuen, baina hain txikia zenez, haren ama, [[Maria Kristina Borboikoa]], erreginaorde izan zen, alaba adin nagusiko izan zen arte.
 
Osaba [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Don Karlosek]] izendapen hura onartu ez eta [[Lehen Karlistaldia|Lehen Karlistadak]] eztanda egin zuen, luze iraungo zuen gatazka dinastiko bati hasiera emanez. Berrespen Pragmatikoaren oposizioa zela eta, [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.a]]k bere anaia atzerrira erbesteratzea beste aukerarik ez zuen izan eta, horren ondorioz, isabelinoak eta karlistak gero eta gehiago zatitu eta, azkenean, Lehen Karlistaldia hasi zen.
67. lerroa:
== Ezkontza eta ondorengotza ==
[[Fitxategi:Isabella II and Consort.png|thumb|200px|Elisabet eta Frantzisko Asiskoa]]
Bere lehengusu [[Frantzisko Asiskoa Borboikoa|Frantzisko Asiskoarekin]] ezkondu zen [[1846]]an, 16 urte zituela, eta horrek [[bigarren Karlistaldia|altxamendu karlista]] eragin zuen, [[Karlos Luis Borboikoa|Don Karlosen semearekin]] ezkonduta lortu nahi zuten batasun dinastikoa zapuztuta geratu zelako. Ezkonlagunak odoleko lehengusuak ziren era bikoitzean: gizonaren aita, Frantzisko Paulakoa Borboikoa infantea, [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.a]]ren anaia zen eta ama, berriz, Luisa Carlota BroboikoaBorboikoa-Dos Sicilias, [[Maria Kristina Borboikoa]]ren ahizpa. Elkarren arteko harremana segituan hondatu zen eta ez ziren inoiz zoriontsu izan. Erregina gazte kaskarin eta bizizalea izan zen eta maitale ugari izan zituen bere agintaldian<ref>{{es}}http://www.quo.es/ser-humano/escenas-de-sexo-real/el-general-bonito-la-inicio</ref>. Dozena bat alditan geratu zen haurdun, baina sema-alaba asko berehala hil ziren:
* [[Alfontso XII.a Espainiakoa|Alfontso]] (1857-1885), [[1874]]<nowiki/>an [[Alfontso XII.a Espainiakoa|Alfontso XII.]]<nowiki/>a Espainiako erregea izan zena.
* Luis Borboikoa eta Borboikoa (1849), hilaurra.
82. lerroa:
Haren agintaldian hainbat eskandalu piztu ziren, burubero talde baten eragin eta agindupean egon zelako beti, besteak beste, sor Patrocinio, zaurien moja, eta aita Fulgencio aitor entzulea. Horrek herriaren higuina ekarri zion.
 
Bestalde, Elisabet II.ak hasi zuen [[Borboi etxea|BorboiakBorboiek]] [[Donostia]]ra [[bizkaiko golkoa|itsasoan]] bainatzera joateko izan zuten ohitura, [[1845]]etik aurrera amarekin bertaratu baitzen, medikuen aholkuei jarraiki.
 
Haren agintaldian lege hauek onartu ziren: [[1845eko Espainiako Konstituzioa|1845eko Konstituzio moderatua]], Madotzen Desamortizazio legea [[1855]]ean eta Heziketa Publikoarena [[1857]]an, Moyanoren legea izenaz ezagutzen zena. Azken lege hori [[XX. mendea|XX. mende]] erdialdera arte egon zen indarrean. [[1844]]an [[Guardia Zibila]] sortu zuen eta nazioarteko politikaren alorrean, [[Afrika]] Iparraldean hedapen txikia bultzatu zuen, [[1859]]-[[1860|60ko]] Gerraren bidez.