Karlistaldi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
20. lerroa:
Lehen Karlistada lehen gerra zibila izan zen, eta karlistak eta liberalak borrokatu ziren elkarren kontra:
* Karlistek lurjabe txikien sektore eta kleroaren babesa izan zuten, baita liberalen kontra zeudenena ere. [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Karlos Maria Isidro]]<nowiki/>ren eskutik monarkia absolutista ezartzearen alde, Penintsularen iparraldeko erdialdean zuten nagusitasuna, Euskadin, Nafarroan, Katalunia iparraldean eta Maestrazgon. (Austria, Errusia, Prusia alde)
* Isabeldarrak (foruen aurka): jarraitzaile gehiago hiri inguruetan, burgesen eta nobleen artean. Isabel II.aren oinordekotza eskubideak eta Maria Kristina erreginordearenak defendatu zituzten eta printzipio liberalen eta zentralismoaren alde zeuden. (Portugal, Frantzia, BH)<ref>{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=|urtea=|abizena=|izena=Espainiako historia 02|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Ibaizabal|ISBN=}}</ref>
Hasiera batean [[liberalismo|liberalen]] indarra handiagoa zen arren, [[Tomas Zumalakarregi]]k antolatutako [[gerrilla]] gerra arrakastatsuagatik, karlistak [[Euskal Herria|euskal lurraldeetan]] indartsu egin ziren eta liberalei sona handiko porrotak eragin zizkieten. [[1835]]ean, garaipen hauek animatuta, [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Karlosek]] Zumalakarregi [[Bilbo]] setiatzera behartu zuen (berak nahiago zuen [[Gasteiz]] hartu, bertatik [[Madril]] erasotzeko), portu garrantzitsu batez jabetu nahi baitzuen<ref>John Coverdale: ''"The Basque Phase of Spain's First Carlist War"'', [[Princeton]], [[1984]]</ref>. Zumalakarregi setioan bala galdu batez hil zenean, karlistek ezin izan zuten bere trebetasuna berdinduko zuen buruzagi militarrik aurkitu.