Platino: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
116. lerroa:
}}
 
'''Platinoa''' [[elementu kimiko]] bat da, '''Pt''' ikurra eta 78 [[atomo-zenbaki|zenbaki atomikoa]] dituena. [[Metal preziatu]] gris zurixka, astun, xaflakor, harikor eta [[korrosio]]arekiko erresistentea da. Platino izena gaztelaniako ''platina'' hitzetik dator, "zilar txiki" euskaraz. [[Nikel]] eta [[kobre]] [[mea]]tan agertzen da eta, zenbaitetan, baita jatorrizko forman ere. Gai baliotsua da eta [[bitxi]]gintzan, [[laborategi]]ko ekipamenduan, kontaktu elektrikoetan, [[odontologia]]n eta [[automobil]]-igorpenen kontrolerako gailuetan eta tenperatura handiko labeak indartzeko erabiltzen da.
 
Hego Ameriketako hondar urretsuetan aurkitu zen lehen aldiz 1735ean. Ongi irauten du oxidatu gabe eta ez da urtzen azido mineraletan eta inorganikoetan, baina bai azido klorhidrikoak eta [[azido nitriko]]ak 3:1 proportzioan nahastuta eratzen duten ''[[aqua regia]]'' izeneko erreaktiboan. [[Alkali]] urtuek ere erasotzen dute, eta berotua dagoenean [[hidrogeno]] asko xurgatzen du. [[Metal]]en artean pisu espezifikoa handienetakoa du (21,45 g/cm<sup>3</sup>), eta urtzeko tenperatura ere oso garaia du (1769&nbsp;°C). Haren  mineralak ''aqua regia-''n urtuz, platinoa amonio kloruroarekin bakartuz lortzen da platino aparra. Hauts, hari, kristal, eta xafla gisa saltzen da. Hauts gisa oso [[erreaktibo]]a da, eta [[katalizatzaile]] gisa erabiltzen da azido nitrikoa, [[azido sulfuriko]]a, [[oktano]] indize gorako gasolinak eta beste zenbait gai egiteko.