Karlistaldi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Lehen karlistaldiari buruz informazioa gehitu dut
16. lerroa:
[[Lehen Karlistaldia]] [[1833]] eta [[1840]] bitartean [[Espainia]]n izandako [[gerra zibil]]ari deritzo. Funtsean, tronuaren ondorengotza arazoagatik suertatu zen.
 
Fernando VII.aren heriotzaren ondoren, haren alaba Isabel II.a izendatu zuten Espainiako erregina, hiru urte besterik ez zituela. Isabel II.aren amak, Maria Kristina Borboikoak, errege hilaren botere absolutuak bereganatu zituen. Akordioa egin zuen liberalekin. Tronua alabarentzat gorde zezaten bermatu nahi zuen, errege hilaren anaia Karlos Maria Isidro erregegaiaren aldekoak hura errege izendatzeko matxinatu zirela ikusirik.
Hasiera batean [[liberalismo|liberalen]] indarra handiagoa zen arren, [[Tomas Zumalakarregi]]k antolatutako [[gerrilla]] gerra arrakastatsuagatik, karlistak [[Euskal Herria|euskal lurraldeetan]] indartsu egin ziren eta liberalei sona handiko porrotak eragin zizkieten. [[1835]]ean, garaipen hauek animatuta, [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Karlosek]] Zumalakarregi [[Bilbo]] setiatzera behartu zuen (berak nahiago zuen [[Gasteiz]] hartu, bertatik [[Madril]] erasotzeko), portu garrantzitsu batez jabetu nahi baitzuen<ref>John Coverdale: ''"The Basque Phase of Spain's First Carlist War"'', [[Princeton]], [[1984]]</ref>. Zumalakarregi setioan bala galdu batez hil zenean, karlistek ezin izan zuten bere trebetasuna berdinduko zuen buruzagi militarrik aurkitu.
 
Lehen Karlistada lehen gerra zibila izan zen, eta karlistak eta liberalak borrokatu ziren elkarren kontra:
* Karlistek lurjabe txikien sektore eta kleroaren babesa izan zuten, baita liberalen kontra zeudenena ere. Karlos Maria Isidroren eskutik monarkia absolutista ezartzearen alde, Penintsularen iparraldeko erdialdean zuten nagusitasuna, Euskadin, Nafarroan, Katalunia iparraldean eta Maestrazgon. (Austria, Errusia, Prusia alde)
* Isabeldarrak (foruen aurka): jarraitzaile gehiago hiri inguruetan, burgesen eta nobleen artean. Isabel II.aren oinordekotza eskubideak eta Maria Kristina erreginordearenak defendatu zituzten eta printzipio liberalen eta zentralismoaren alde zeuden. (Portugal, Frantzia, BH)
Hasiera batean [[liberalismo|liberalen]] indarra handiagoa zen arren, [[Tomas Zumalakarregi]]k antolatutako [[gerrilla]] gerra arrakastatsuagatik, karlistak [[Euskal Herria|euskal lurraldeetan]] indartsu egin ziren eta liberalei sona handiko porrotak eragin zizkieten. [[1835]]ean, garaipen hauek animatuta, [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Karlosek]] Zumalakarregi [[Bilbo]] setiatzera behartu zuen (berak nahiago zuen [[Gasteiz]] hartu, bertatik [[Madril]] erasotzeko), portu garrantzitsu batez jabetu nahi baitzuen<ref>John Coverdale: ''"The Basque Phase of Spain's First Carlist War"'', [[Princeton]], [[1984]]</ref>. Zumalakarregi setioan bala galdu batez hil zenean, karlistek ezin izan zuten bere trebetasuna berdinduko zuen buruzagi militarrik aurkitu.
 
Heriotza honen ostean, liberalak pixkanaka-pixkanaka gerran iniziatiba hartzen hasi ziren, baina ezin izan zuten gerrilla [[Karlismo|karlista]] menperatu. Gauzak horrela, gerra amaitzeko formulak bilatzen hasi ziren batez ere herrialdeetako handikiak, [[Baiona]]n bilduta. Hauek [[Jose Antonio Muñagorri|Muñagorriren]] bandera eta leloa ("Bakea eta foruak") bultzatu zituzten<ref>Carlos Canales: ''"La Primera Guerra Carlista (1833-1840), uniformes, armas y banderas"''. [[Madril]]: Ristre, [[2006]]</ref>. Militarki eraginik izan ez bazuen ere, eragin handia izango zuen gero, [[1839]]an [[Rafael Maroto]] eta [[Baldomero Espartero]]ren arteko [[Bergarako besarkada]]ren testuan. Bertan, militar karlisten graduak mantentzen ziren baina foruak ez ziren erabat berresten, hauek [[Espainia]]ko legedi, konstituzio eta hiritarren bonbardaketan ezartzen baitziren.