Bizantziar artea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 83.213.169.153 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
21. lerroa:
Mosaiko bizantziarra [[mosaiko]] erromatarraren bilakaeraren ondorio da. Erromatarrek hasieran zoruak apaintzeko erabili zituzten mosaikoak, eta gero, [[I. mendea|I. mendetik]] aurrera, baita hormak apaintzeko ere. Bizantziarrek ere hormak eta zoruak, biak apaindu zituzten mosaikoz, baina bigarrenetatik apenas gorde den aztarnarik. Gorde diren horien artean aipagarrienak Konstantinoplako Jauregi Handikoak dira ; geometria eta ehiza, eta [[mitologia]] gaiak irudikatzen dituzte, eta Afrika Erromatarrean IV. mendean egin ziren mosaikoen antzekoak dira.
 
Hormetako mosaiko bizantziarra originala izan zen gaietan nahiz koloreak eta formak tratatzeko moduan. Hala ere, ez estiloan ez gaietan ere ez zen aldaketa handirik izan men.deetanmendeetan zehar. [[X. mendea]] baino lehenago egindakoetatik ez dira asko gorde. Horien artean aipagarrienak [[Ravenna]]ko San Vitalekoak dira. [[Santa Sofia|Hagia Sofiakoak]] eta Veneziako [[San Marko basilika]]koak X. mendeaz gerokoak dira, Siziliako eliza batzuetakoak bezala. Paleologoen dinastia bitartean (1261- 1453) mosaikoen arteak halako berpizte bat izan zuen [[Konstantinopla]] eta [[Tesalonika]]ko elizetan eta [[Athos (mendia)|Athos mendiko]], [[Bulgaria]] eta [[Serbia]]ko monasterioetan. Gai gehiago landu ziren, irudiak adierazkorragoak bilakatu ziren eta elementuez inguratu ziren, paisaia baten barruan irudikatutako eszena bat bezala itxuratuz mosaikoa.
 
== Freskoak ==