Río de la Platako gobernazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
26. lerroa:
 
== Historia ==
[[1535]]ean hasi zuten espainiar kolonizatzaileek lurralde horren konkista, [[Pedro de Mendoza]] buru zutela. [[Juan de Ayolas]] eta [[Domingo Martinez de Irala]] euskalduna bidali zituen hark barne lurrez jabe zitezen. [[1537]]an sortu zuten [[Asuncion]] hiria [[Guarani (etnia)|guarani]] herriaren lurretan, eta hiri hura bihurtu zen lurralde zabal hartako hiriburu, espainiarrek [[1537]]an [[Buenos Aires]] hiria utzi zutelako. [[1580]]an sortu zuten bigarrengoz Buenos Aires, eta beste bide erosoago bat zabaldu zuten [[Peru]] aldera espainiarrek handik, [[Córdoba (Argentina)|Córdoba]], [[San Miguel de Tucumán|Tucumán]], [[Salta]] eta [[San Salvador de Jujuy|Jujuy]] hirietan barrena.
 
[[1617]]an bitan banatu zen lurraldea: Paraguai herrialdea, Asuncion hiri nagusi zela, eta Rio de la Plata herrialdea, Buenos Aires hiri nagusi zela. [[Peruko Erregeorderria|Peruko erregeordearen]] gobernuaren pean zeuden, nolanahi ere, bi herrialde horiek. Bestalde, Córdoba izan zen mende horretako hiri garrantzitsuena; han eraiki zen Amerikako bigarren unibertsitatea. [[XVII. mendea]]ren bukaeran areagotu ziren [[Brasil]] aldetik zetozen portugaldarrekiko arazoak ([[Tordesillasko Ituna|Tordesillasko hitzarmena]] aldatu nahi zuten portugaldarrek), eta [[XVIII. mendea]]n hasi zen Ingalaterrako itsas armada [[Rio de la Plata]] eta [[Patagonia]]ko kostaldean kokatu nahian.