Peru: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
137. lerroa:
Mendialdeko lursailak, berriz, txikiak dira, mailaka antolatuak, amerindiarrek oso baliabide urriz lantzen eta bizibidea ateratzeko erabiltzen dituztenak. Mendian egiten diren gai nagusiak [[arto]]a eta [[patata]]k, eta ondoren, [[manioka|mandioka]], [[garagar]]ra, [[gari]]a, [[basarto]]a eta [[kina-arbola]] dira.
 
[[Fitxategi:Un_sol_de_1889.JPG|thumb|200px|Peruko dirua, [[Sol (argipena)|sol]]a, 1889koa.]]
 
Oihanaldeko alderdi batzuetan, XX. mendearen erdialdeaz gero kafea, platanoa, arroza, artoa eta fruitu tropikalak lantzen dira. Bestalde, Perun oso zabalduak daude kina-arbola eta [[koka (argipena)|koka]]. Koka-hostoa, amerindiarrek beretzat erabiltzen dutena kenduta, Kolonbiara eta handik, [[kokaina]] bihurtua, Europara eta Ipar Ameriketara saltzen da. Peruko oihanek lurraldearen erdia baino gehiago hartzen dute, baina ustiapena ez dago guztiz aurreratua: kautxu-arbola, kaoba, ebanoa, zedroa, palisandroa. Zura ibaietan barrena garraiatzen da Atlantikoraino.