Araba: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→Historia: osatu |
Zuzenketa txikia |
||
127. lerroa:
Veleia deitutako gotorlekua (Iruña) gune garrantzitsua bihurtu zen, Antzinatearen amaieran beheraldia izan zuen arren, baina gero, berriz, biziberritu zen. VIII. mendeko Veleia Albigiensis izan daitekeela pentsatzen da. Bisigodoek sortutako Victoriacum ere hor zegoela uste dute adituek batzuek. Araba mugako toki bat izan zen andalustarren eta baskoien artean, baita borroka askoren lekuko ere. 743tik aurrera, Alfontso I.ak eta bere oinordekoak hainbat aldiz sartu ziren beren armadekin Araba baskoira, baita Fruela erregeak bertako Munia neska gatibu eraman ere, eta bere emazte bilakatu. Egilon izan zen Arabako lehen jaun ezaguna eta, bere ondoren, arabarrak hainbatetan matxinatu ziren Asturiarren eta Gaztelaren kontra. IX. mendean, ezegonkortasun aldi luze baten ondoren, egungo herriskak hasi ziren sortzen, ''fundus''en ondoan, eta IX. mendean ageri da lehenengoz Araba izena, ''Arba'' (''Cronica Abeldensis''). XI. mendeko herri horien zerrenda luze bat gorde da, Donemiliagako Errexa delakoa, ''Hagurhain'' eta ''Gastehiz'' herriskak, besteak beste.
Araba 'nafarren' (euskaldunen) lurraldean kokatzen zen eta, XI. mendetik XII. mendera, Iruñeko Erresumak izena aldatu zuen, Nafarroa bilakatu. Gaztelak, baina, Nafarroa eskuratu nahi zuen, bereziki haren mendebaldeko lurraldea, Araba tartean.
[[XIX. mendea]]n, gerra karlistak gertatu ondoren, Arabak bere foruak galdu zituen.
|