Araba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
123. lerroa:
{{sakontzeko|Arabako historia}}
[[File:Estibalitz_aurrealdea_2.jpg|thumb|Estibalitz, Arabako santutegia eta topaleku historikoa]]
Historiaurreko aztarnategien eta monumentu megalitikoen arrasto handia da Araban. [[Trikuharri]] esanguratsuak aurki daitezke, besteak beste, [[Aizkomendiko trikuharria|Aizkomendikoa]] [[Egilatz|Egilazen]] eta [[Sorginaren Txabola|Sorginetxekoa]] [[Arrizabalaga|Arrizalan]]. Egungo Araban, garai hartan, karistiarrak eta barduliarrak bizi ziren. Erromatarrak heldu baino lehenagotik, Gesaltza-Añanako gatzaga indarrean zen dagoeneko, gatza erauzteko gune ekonomiko garrantzitsua. Erromatarren garaian, berriz, hainbat ''mansus'' (bentak) eta ''fundus'' (herriska modukoak) aurkitu izan dira agirietan, baita haien aztarnak ere; izan ere, ''Ab Asturica Burdigalam'' galtzara nagusiak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen zuen egungo Arabako lurraldea Lautadan barrena.
 
Veleia deitutako gotorlekua (Iruña) gune garrantzitsua bihurtu zen, Antzinatearen amaieran beheraldia izan zuen arren, baina gero, berriz, biziberritu zen. VIII. mendeko Veleia Albigiensis izan daitekeela pentsatzen da. Bisigodoek sortutako Victoriacum ere hor zegoela uste dute adituek batzuek. Araba mugako toki bat izan zen andalustarren eta baskoien artean, baita borroka askoren lekuko ere. 743tik aurrera, Alfontso I.ak eta bere oinordekoak hainbat aldiz sartu ziren beren armadekin Araba baskoira, baita Fruela erregeak bertako Munia neska gatibu eraman ere, eta bere emazte bilakatu. Egilon izan zen Arabako lehen jaun ezaguna eta, bere ondoren, arabarrak hainbatetan matxinatu ziren Asturiarren eta Gaztelaren kontra. IX. mendean, ezegonkortasun aldi luze baten ondoren, egungo herriskak hasi ziren sortzen, ''fundus''en ondoan, eta IX. mendean ageri da lehenengoz Araba izena, ''Arba'' (''Cronica Abeldensis''). XI. mendeko herri horien zerrenda luze bat gorde da, Donemiliagako Errexa delakoa, ''Hagurhain'' eta ''Gastehiz'' herriskak, besteak beste.
Historiaurreko aztarnategien eta monumentu megalitikoen hatza nabaria da Araban. [[Trikuharri]] esanguratsuak aurki daitezke, besteak beste, [[Aizkomendiko trikuharria|Aizkomendikoa]] ([[Egilatz|Egilazen]]) eta [[Sorginaren Txabola|Sorginetxekoa]] ([[Arrizabalaga|Arrizalan]]).
 
Araba 'nafarren' (euskaldunen) lurraldean kokatzen zen eta, XI. mendetik XII. mendera, Iruñeko Erresumak izena aldatu zuen, Nafarroa bilakatu. Gaztelak, baina, Nafarroa eskuratu nahi zuen, bereziki haren mendebaldeko lurraldea, Araba tartean. 1999-1201. urteetan, Nafarroako errege Antso Jakituna egungo Algerian negoziazioetan zebilela, gaztelarrek Durango eta Arabari eraso egin zieten, Trebiñu eta Gasteizi zehazki. Bi gotorlekuek gogor eutsi zieten, baina etsipenak jota, Erregeren baimenaz, amore eman zuten. Harrezkero, Araba Gaztelako Koroan sartu zen. 1332. urtean, Arriagako ermandadeak Araban zeuzkan lurralde guztiak eman zizkion Gaztelari: Araba osoa Gaztelako erregeen menpe geratu zen.
IX. mendean ageri da lehenengoz Araba (''Cronica Abeldensis''). Betiere konderri bezala, Araba Gaztela eta Nafarroako erregeen mende egon zen mendez mende.
 
1200ean Gaztelaren esku geratu zen [[Gasteiz]], eta 1332. urtean Arriagako ermandadeak Araban zeuzkan lurralde guztiak eman zizkion Gaztelari: Araba osoa Gaztelako erregeen menpe geratu zen.
 
[[XIX. mendea]]n, gerra karlistak gertatu ondoren, Arabak bere foruak galdu zituen.