«Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Mutriku)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
==Historia==
Hainbat aldiz Mutrikuko eliza zaharra berreraiki ondoren, 1790ean hondatuta eta erortzeko zorian zegoela ikusirik, azkenean eliza bota egin zuten eta udalak berria egiteko erabakia hartu zuen<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=1981|izenburua=Mutrikuko eliz-historia eta arte bilduma|argitaletxea=Jasokundeko Andre Mariaren parrokia|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|data=|url=|isbn=|sartze-data=2017-09-30}}</ref>. Eliza zaharra ez zegoen oraingo hau dagoen dagoen tokian, Beheko Plazan baizik. Hala adierazten dute Tranpakaleko aldapan ikus daitezkeen euskarri handiek<ref>{{Erreferentzia|izena=JLeyre|abizena=Arrieta|urtea=1996|izenburua=Gure historiara hurbiltzen. Mutriku|argitaletxea=Mutrikuko Udala|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|data=|url=|isbn=84-7086-330-4|sartze-data=2017-09-30}}</ref>.. Eliza berriaren proiektua Silvestre Perezek prestatu zuen 1798an eta 1799ko urtarrilaren 6an San Fernando Arte Ederretako Akademiak onartu egin zuen. Baina ez ziren eliza eraikitzen hasi 1803ko abuztura arte, udala eta parrokiaren artean eztabaidak sortu baitziren elizaren kokalekua zela eta. Parrokiak eliza alde zaharrean eraiki nahi zuen. Aitzitik, udalak eta Mutrikuko familia garrantzitsuenak kanpoaldean ezarri nahi zuten, herriko maldan gora baina herrira heltzen ziren bideetatik hurbil.
Gero, lehenik eta behin Independentziako Gerraren eraginez eta jarraian Lehenengo Gerra Karlista zela eta, proiektua gelditu eta atzeratu egin zen. Gauza bera gertatu zen beste hainbat momentuen kasuan diru eskasiak gertatu zirenean, edota zimenduekin arazoak sortu zirenean, lur azpiko harria laster azaltzen baitzen. Azkenean, 1843ko abenduaren 8an lehenengo meza ospatu zen, baina lanak oraindik bukatzeko zeuden -arkupea, kanpoaldeko mailadia, korua eta kapera egiteke zeuden-. 1863an oraindik ere bi pulpitu, bi ur bedeinkatu ontziak eta aldare nagusiko erretaula eta irudiak egiteko zeuden. Lanen ardurari dagokionean, berez Silvestre Perezek ez zituen lanak zuzendu.
Herriko bertako bi arkitektoen zuzendaritzapean burutu zen, hau da, Manuel Vicente Laca eta Mariano Jose Lascurain.
1.690

edits