Kirmen Uribe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
15. lerroa:
2008an argitaratu zuen azkenik bere lehenengo nobela, [[Bilbao-New York-Bilbao]]. Jakinmin handia piztu zuen liburuak. Kritika Saria eta Espainiako Literatura Saria (Narratiba alorrean) jaso zituen. 2010ean garai berean argitaratu ziren gaztelaniazko, galizierazko eta katalanerako itzulpenak. Nobelak egileak berak Bilboko Loiu aireportutik New Yorkeko JFKra egiten duen alegiazko bidaia du ardatz. Hegaldi horretan idazkizun duen nobelari buruz egingo du gogoeta idazleak. Balizko nobela hori itsasoari lotutako familia bateko hiru belaunaldiri buruzkoa da. Bilbao-New York-Bilbao nobelak ez du ohiko tramarik. Sare itxurako egitura du, eta sare horretan hiru belaunaldietako pertsonen bizipenak tartekatzen dira hainbat hausnarketa, analogia eta zeharkako istorioekin.<ref>{{erreferentzia|izena=Carmen|abizena=López Palacios|izenburua=Bilbao-New York-Bilbao: Kirmen Uribe|hizkuntza=es|url=http://www.hispanocubana.org/archivos_pdfs/20120606_183554_revistas_id7_revista_hc_37.pdf|aldizkaria=Revista hispano cubana, ISSN 1139-0883, Nº. 37, 2010, págs. 207-208|sartze-data=2017-09-30}}</ref>
 
 
== Haur eta gazte literatura ==
== Haur eta gazte literatura<ref>{{erreferentzia|izena=Xabier|abizena=Etxaniz Erle|izenburua=La literatura infantil de Kirmen Uribe|hizkuntza=es|aldizkaria= Anuario de investigación en literatura infantil y juvenil, ISSN 1578-6072, 9. zk. , 2011, 55-60 orld.|sartze-data=2017-09-30}} </ref> ==
Era berean, haur eta gazteentzako hainbat liburu eman ditu argitara. Ezagunenak dira XIX. mendean Amerikara artzain gisa lan egitera joan eta pistolari bihurtzen den Garmendiaren abentura barregarriak. Hiru nobelatxo ditu orain arte Garmendia bildumak: ''Garmendia eta Zaldun beltza'' (2003), ''Garmendia errege'' (2004) eta ''Garmendia eta Fanyren sekretua'' (2006). Garmendia errege izenekoak Liburu Berria Saria lortu zuen bigarren hezkuntzako gaztetxoen bozkei esker.