«Kirmen Uribe»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
[[Fitxategi:Kirmen Uribe (Bilbao-New York-Bilbao).ogg|thumb||263px|Kirmen Uribe, ''Bilbao-New York-Bilbao'' liburuaren pasarte bat irakurtzen.]]
{{sakontzeko|Bilbao-New York-Bilbao}}
2008an argitaratu zuen azkenik bere lehenengo nobela, [[Bilbao-New York-Bilbao]]. Jakinmin handia piztu zuen liburuak. Kritika Saria eta Espainiako Literatura Saria (Narratiba alorrean) jaso zituen. 2010ean garai berean argitaratu ziren gaztelaniazko, galizierazko eta katalanerako itzulpenak. Nobelak egileak berak Bilboko Loiu aireportutik New Yorkeko JFKra egiten duen alegiazko bidaia du ardatz. Hegaldi horretan idazkizun duen nobelari buruz egingo du gogoeta idazleak. Balizko nobela hori itsasoari lotutako familia bateko hiru belaunaldiri buruzkoa da. Bilbao-New York-Bilbao nobelak ez du ohiko tramarik. Sare itxurako egitura du, eta sare horretan hiru belaunaldietako pertsonen bizipenak tartekatzen dira hainbat hausnarketa, analogia eta zeharkako istorioekin.<ref>[http://www.hispanocubana.org/archivos_pdfs/20120606_183554_revistas_id7_revista_hc_37.pdf] López Palacios, Carmen: Bilbao-New York-Bilbao: Kirmen Uribe.Revista hispano cubana, ISSN 1139-0883, Nº. 37, 2010, págs. 207-208</ref>
 
 
== Haur eta gazte literatura ==