«Guggenheim Bilbao Museoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
83.56.236.20 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Ernestobanpiroa wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t (83.56.236.20 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Ernestobanpiroa wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Guggenheim Bilbao Museoa, [[Frank Gehry]] arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen.
 
[[1997]]ko [[urriaren 18]]an zabaldu zuten, bertan [[Jose Antonio Ardanza]] lehendakaria zegoelaeta [[Espainia]]ko errege [[Joan Karlos I.a Espainiakoa|Joan Karlos I.a]] egon zirelarik. Museoa [[dekonstruktibismoa]]ren estilo arkitektonikoan eraiki zen, eta [[CATIA]] izeneko programa informatikoa erabili zuten museoa osatzen duten titaniozko pieza guztiak diseinatzeko.<ref>[http://www.lemonde.fr/culture/article/2005/03/30/2005-annee-heroique-pour-la-construction_633245_3246.html Le Monde: 2005, année héroïque pour la construction]</ref>
 
Guztira 11.000 metro karratuko erakusketa azalera dago, hemeretzi galeria ezberdinetan banatuta. Erakusketa aretoez gain, liburutegi bat, auditorio bat, denda bat, jatetxe bat eta kafetegi batek osatzen dute museoa. Horrez gain, administraritza eta kudeaketa bulegoak, Mazarredo zumarkaleko gunean kokaturik daude.