«Guggenheim Bilbao Museoa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
Guggenheim Bilbao Museoa, [[Frank Gehry]] arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen.
 
[[1997]]ko [[urriaren 18]]an zabaldu zuten, bertan [[Jose Antonio Ardanza]] lehendakaria eta [[Espainia]]ko errege [[Joan Karlos I.a Espainiakoa|Joan Karlos I.a]] egon zirelarikzegoela. Museoa [[dekonstruktibismoa]]ren estilo arkitektonikoan eraiki zen, eta [[CATIA]] izeneko programa informatikoa erabili zuten museoa osatzen duten titaniozko pieza guztiak diseinatzeko.<ref>[http://www.lemonde.fr/culture/article/2005/03/30/2005-annee-heroique-pour-la-construction_633245_3246.html Le Monde: 2005, année héroïque pour la construction]</ref>
 
Guztira 11.000 metro karratuko erakusketa azalera dago, hemeretzi galeria ezberdinetan banatuta. Erakusketa aretoez gain, liburutegi bat, auditorio bat, denda bat, jatetxe bat eta kafetegi batek osatzen dute museoa. Horrez gain, administraritza eta kudeaketa bulegoak, Mazarredo zumarkaleko gunean kokaturik daude.
Anonymous user