Kirmen Uribe: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
No edit summary |
||
3. lerroa:
'''Kirmen Uribe Urbieta''' ([[Ondarroa]], [[Bizkaia]], [[1970]]eko [[urriaren 5]]a) [[euskal idazle]]a da.
Arrantzale familia batean jaio zen. [[Euskal filologia|Euskal Filologia]] ikasi zuen [[Gasteiz]]en eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen [[Trento]]n (Italia). [[intsumisio|Intsumiso]] agertzeagatik kartzelan zegoela jaso zuen [[1995]] urtean lehenengo literatur sari handia: Becerro de Bengoa Saria, Jon Elordirekin batera moldatu zuen ''Lizardi eta erotismoa'' lanagatik.<ref>
== Olerkia eta multimediak ==
[[Jon Kortazar]] kritikariaren aburuz<ref>
Uribek literatura bestelako arteekin uztartzen dituzten hainbat ikuskizunetan hartu du parte. 2000 urtean ''Bar Puerto'' jarri zuen abian [[Mikel Urdangarin]] eta Josu Eizagirrerekin batera. Taula gainean poesia, musika, bideoa eta ahozko historia biltzen ziren, errepide bat egiteko bota zuten auzo zahar bateko biztanleen bizipenak kontatzeko. 2003an ''Zaharregia, txikiegia agian'' (Gaztelupeko hotsak) CD-liburua argitaratu zuen Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta [[Rafa Rueda]] musikariak eta [[Mikel Valverde]] ilustratzailearekin batera. Urte berean New Yorken eman zituzten errezital batzuen ondorioz sortu zen lana, eta izenburuak euskarari buruz egiten du galdera, ea gure hizkuntza ez ote den zaharregia eta txikiegia globalizazioaren garaietarako. [[Arkaitz Basterra]] zinegileak ''Agian'' izeneko dokumentala grabatu zuen taldearen ibilbidean oinarrituz. ''Agian'' 2006ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen. ''Bitartean heldu eskutik'' liburuaren frantseserako itzulpena zela eta, ''Entre-temps donne moi la main'' izeneko ikuskizuna sortu zuen 2006an [[Francois Mouget]] Bordeleko dramaturgoarekin batera.
|