Mahoma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
85.87.76.135 (eztabaida) wikilariaren 6010090 berrikuspena desegin da
6. lerroa:
== Bizitza ==
=== Lehen urteak ===
'''Xabipa guapeton''' Mahoma [[Meka]]n jaio zen [[570]]ean, [[Quraix]] tribuko familia aberats batean. Aita Abd Ala ibn Abd al-Mutalib zen, hashimi klaneko kidea, eta Mahoma sortu baino lehen hil zen. Tradizioaren arabera, haurra [[basamortu]]ko familia [[beduino]] batera eraman zuten jaio eta laster, uste baitzuten desertuko bizitza Mekakoa baino osasuntsuagoa zela<ref>{{erreferentzia|abizena= Watt |izena= W. Montgomery|url= http://referenceworks.brillonline.com/entries/encyclopaedia-of-islam-2/halima-bint-abi-dhuayb-SIM_2648 |izenburua= Ḥalīma Bint Abī Ḏh̲uʾayb |bilduma = Encyclopaedia of Islam, Second Edition| argitaletxea= referenceworks.brillonline.com|sartze-data= 2016-6-30}}</ref>. Beraz, bi urte bete arte Halima izeneko amatzakoarekin bizi izan zen. Sei urte zituenean, ama hil zen, eta umea aitona Abd al-Mutalib-en gain gelditu zen. Aitona bi urte geroago hil zenez, osaba Abu Talib, [[Ali ibn Abi Talib]]en aita, arduratu haurraren heziketaz<ref name="pignon">{{erreferentzia|abizena= Pignon |izena= Tatiana |url= http://www.lesclesdumoyenorient.com/Mahomet-571-632-et-les-debuts-de-l.html |izenburua= Mahomet (571-632) et les débuts de l’Islam |bilduma = Les clés du Moyen-Orient| argitaletxea= lesclesdumoyenorient.com|sartze-data= 2016-6-30}}</ref>.
 
Gaztaroan, [[Damasko]] eta Meka artean aritu zen merkataritza lanetan, [[Khadija]]ren esanetara. Khadija, Juwaylid ({{lang-ar|خديجة بنت خويلد}}) merkatariaren alaba, alargun aberatsa zen, Mahomak baino 20 urte gehiago zituena. Mahomak 25 urte zituelarik, Khadijarekin ezkondu zen; lau alaba izan zituzten<ref name="pignon"></ref>: Zainab, Ruqayyah, Umm Kulzum eta Fatima<ref>Fatimak izena eman zion [[Fatimitar Kaliferria|Fatimitar Kaliferri]] [[xiita]]ri; izan ere, fatimitarrek Fatima eta [[Ali ibn Abi Talib|Aliren]] ondorengotzat zuten beren burua.</ref>. Bi seme ere izan zituztela dirudi, Al-Qasim eta Abdullah, baina berehala hil ziren; zazpigarren ume bat ere izan zuen Medinan, Mariyah Al-Qibtia [[kopto]]arekin: Ibrahim. Seme hau ere oso gazterik hil zen, 17 edo 18 hilabete zituelarik.