Termez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa
34. lerroa:
Termez hiritik gertu herrien aztarna zaharrak aurkitu dira. Horren arabera [[Grekobaktriano Erresuma]]ren garaian inguruan bazegoen herri bat. Dena dela, hiriaren jatorria iluntasunean dago. [[Kushan Inperioa]]ren garaian [[budismo]]ren gune garrantzitsua izan zen. [[VII. mende|VII.]] eta [[VIII. mende]]an arabiarrak heldu ziren eta, ondorizo, hiria [[islam]]aren gune bihurtu zen.
 
Termez izena eskuizkribu tibetar batean agertzen da, "Tarmita edo Termedh Vakhsh ibaiaren gainean" bezala aipatuta. Bi historialari arabiarrek, bestetik, [[Al-Tabari]] eta [[Khafiz-i-Abru]], aipatzen dute Termez [[Alexandro Handia]]ren fundazioa bezala. Dena dela, aurretik tokian hiri bat zegoelabazegoela ere esaten da.
 
Erdi Aroan Termez [[Amu Daria]] ibaiaren iparraldeko [[Baktriana]]ko hiriburua bihurtu zen. [[Xuanzang]] erromariak dioenez, 630. urtearen inguruan Termez turkiarren mende zegoen. [[Al-Biruni]]ren arabera, VI. eta VII. mendean hiriaren buruek "Termez Shah" izena zuten eta horrek hiriaren ospea gora zihoala; hau baieztatzeko beste datu bat dago: V. mendean Termezek zilarrezko txanpo propioak irarri zituen; txanponetan aingura bat ikusten zen, ibai-komertzioaren garrantziaren adierazlea. Urte haietan komertziorako leku estrategikoa zen, [[Zetaren Bidea]]n beran kokatuta.
 
==Erreferentziak==