Frantzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Erjony99 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
No edit summary
229. lerroa:
Mende berriak aldaketa politiko handiak ekarri zituen Frantziara. [[2002]]ko hauteskundeetan, [[Jean-Marie Le Pen]] eskuin muturreko hautagaia Jospin hautagai sozialistari nagusitu zitzaion lehenengo itzulian. Gertaera horrek aztoramen izugarria sortu zuen Frantziako gizartean, eta eskuin muturraren gaitzespen erabatekoan bat egin zuten eskuinetik ezker muturrerainoko hautesle askok eta, hala, Chiracek, Le Penen aurkako hautagai bakarrak, botoen % 82rekin irabazi zituen hauteskundeak. Hauteskunde horiek beste ondorio batzuk izan zituzten: alderdi komunistaren gainbehera, ezker muturraren goraldia (%10), alderdi sozialistaren ahultasuna, eta eskuinaren berrantolamendua alderdi bakarrean ([[Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasuna|UMP]]). Hurrengo udal hauteskundeetan, ordea, alderdi sozialista nagusitu zen, eta sistema politikoak bipartidismora bideratu zen —ezkerrean, ezker muturreko hainbat alderdi, alderdi komunista eta alderdi berdeak; eskuinean, berriz, [[François Bayrou]]ren UDF—.
 
[[2007]]ko hauteskundeetan, [[Nicolas Sarkozy]] hautatu zuten lehendakari, [[Ségolène Royal|Segolene Royal]] hautagai sozialistarekin lehian ibili ondoren. Le Penen alderdiak gainbehera izugarria izan zuen, eta ezkerreko alderdiek ere behera egin zuten, LCRk izan ezik. [[2012]]ko presidentetzarako hauteskundeetan bozemaileen %81,60k bozkatu zuen: %51,50k [[François Hollande]]ren alde (PS), %48,50k Nicolas Sarkozyren alde (UMP). Beraz, Hollande bilakatu zen Frantziako Errepublikako VII. presidente, 1.100.000 bozen aldean.<ref name="asrm">{{erreferentzia|izena= Mikel|abizena= Asurmendi|url= http://www.argia.eus/argia-astekaria/2322/frantziako-presidentetzarako-bozak |izenburua= «Hollande presidente: itxaropenak izua garaitu du» |bilduma= Argia, 2322. alea
2012-05-13| argitaletxea= argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) |sartze-data = 2015-08-10}}</ref>.
 
== Gobernua eta administrazioa ==
335. lerroa:
Demografiaren beste eragile nagusia immigrazioa da. Lehenengo etorkinak [[XIX. mendea]]n iritsi ziren: italiarrak, [[belgika]]rrak eta espainiarrak. [[1960]] ondorengo urteetan afrikarrak hasi ziren iristen, Frantziaren kolonia izandako herrialdeetatik, eta portugaldarrak. Hurrengo hamarraldian, krisi ekonomikoak Frantzia jo zuen urteetan, etorkinen etorria gutxituz joan zen, baina erabat eten gabe hala ere.
 
Erlijioari dagokionez, biztanleen %51 [[katolizismo|katolikoak]] dira.<ref>[http://www.catholicculture.org/news/features/index.cfm?recnum=48547 «France is no longer Catholic, survey shows»] ''CatholicCulture.org''</ref>. Bigarren erlijio nagusia, arabiar munduko etorkinena, islama da (%5), eta ondoren protestantismoa (%2) eta judaismoa (%1).
 
Hizkuntza ofiziala eta nagusia [[frantses]]a da. Etorkinek zeinek berea hitz egiten dute: [[portuges]]a, [[arabiera]], [[gaztelania]] eta abar. [[Bretainia]]n [[bretainiera]] egiten da; [[Alsazia]] eta [[Lorrena]]n [[aleman]]a; ipar-ekialdean, [[flandriera]]; hego-ekialdean, [[katalan]]a; hego-mendebaldean, [[euskara]]; Proventzan, [[proventzera]]; Korsikan, [[korsikera]].
451. lerroa:
=== Nekazaritza eta arrantza ===
[[Fitxategi:Épône - récolte du maïs01.jpg|thumb|200px|[[Arto]] biltzea [[Paris]]tik hurbil.]]
Lehen sektoreak biztanle aktiboen %3,8 besterik ez du enplegatzen,<ref name=cia />, baina pisu handia du nazioaren ekonomian. Nekazaritzari dagokionez, laborea lantzen da gehienbat: [[garagar]]ra, [[arto]]a eta batez ere [[gari]]a. Garia iparraldean lantzen da nagusiki ([[Bretainia]]n eta [[Alsazia]]n) eta artoa, berriz, [[Akitania]]n batez ere, baina [[Loire|Loira]] eta [[Rhône|Rodanora]] ere zabaltzen ari da. [[Arroz]]a Rodanoren deltan lantzen da eta azukre erremolatxa, garia bezala, iparraldean. Hiri handien inguruetan fruitu arbolak jartzeko ohitura zabaltzen ari da. [[Ardo]]gintzak garrantzi eta ospe handia du Frantzian. Mundu osoan ezagunak dira [[Bordele]], Alsazia eta [[Champagne-Ardenne|Champagneko]] ardoak ([[Xanpaina (ardoa)|xanpaina]]). Abeltzaintzak nekazaritzak baino are garrantzi handiagoa du eta Europako inportanteena da, batez ere [[behi]] hazkuntza. Frantzia da Europako [[esneki]] ekoizle nagusia. [[Txerri|Zerri]] eta [[ardi]] hazkuntzak ere garrantzi handia dute. Arrantzak bigarren mailako garrantzia du nazioaren ekonomian, baina garrantzitsua da iparraldeko eta ekialdeko kostaldean. Aipagarriak dira [[Dunkerque]] eta Boulogne portuak iparraldean, eta [[Douarnenez]], [[Concarneau]] eta [[Lorient]] (Bretainia). Frantziako zur produkzioa, berriz, Europako Batasuneko handiena da, dituen 14 milioi hektarea baso baino gehiagori esker. [[Vosges]], [[Jura]] eta [[Alpeak|Alpe]] mendietako basoetatik ateratzen da gehiena, baina zuhaitzez landatutako sail handiak daude, halaber, hegoaldean eta mendebaldean.
 
=== Meatzaritza ===
457. lerroa:
 
=== Industria ===
Industriak biztanle aktiboen %21,3 enplegatzen du eta barne produktu gordinaren %19,4 hartzen.<ref name=cia />. [[Burdingintza|Siderurgia]] indartsu bati esker munduko [[altzairu]] ekoizle handienetako bat da Frantzia, baina jardueraren pisua ekonomian gutxituz joan da azkeneko urteotan, sektorea birmoldatzen ari baita eta enpresa asko ixten. Siderurgia enpresa inportanteenak burdin eta harrikatz meategien inguruetan daude: [[Lorrena]], [[Nord]], [[Erdialdeko Mendigunea (Frantzia)|Massif Central]] eta [[Normandia]]n.
 
Sektore kimikoa oso egoera onean dago, gero eta handiagoa baita [[ongarri]], [[plastiko]] eta garbikarien produkzioa. Fabrika nagusiak hiri handien industrialdeetan daude. Frantzia, bestalde, Europako herrialde aurreratuenetako bat da hegazkin eta kohete industrian. [[Guyana Frantsesa|Guyana Frantsesean]] du [[Ariane]] koheteen probalekua.
466. lerroa:
 
=== Zerbitzuak eta merkataritza ===
Hirugarren sektoreak gora egin du azkeneko urteotan. 2013an barne produktu gordinaren %78,9 eman zuen, biztanle aktiboen %75,7 enplegatuz.<ref name=cia />.
 
Merkataritza harremanek, bestalde, pisu handia dute ekonomian; munduko bosgarren herrialde nagusia da Frantzia merkataritza harremanetan. Energia produktuetan eta industriarako lehengaietan dituen gastu ikaragarriak ez dira kapital ondasunen, elikagaien, kimika gaien, garraiorako material eta kontsumo ondasunen salmentarekin orekatzen. Frantziaren bezero nagusia [[Alemania]] da (%16,4 2014an), eta haren ondoren [[Belgika]] (%7,3), [[Italia]] (%7,1), [[Espainia]] (%7), [[Erresuma Batua]] (%7), [[Estatu Batuak]] (%6,2) eta [[Herbehereak]] (%4).<ref name=cia />. Merkataritza balantzaren defizita beste sektore batzuen irabaziekin orekatzen da, urterik urte haziz joan diren turismoaren irabaziekin, adibidez. Barne merkataritzan aipagarria da enpresak kontzentratzeko joera (saltegi handiak), gero eta handiagoa, hiri inguruetan.
 
== Azpiegiturak ==
489. lerroa:
=== Energia ===
[[Fitxategi:Centrale nogent.jpeg|thumb|200px|[[Nogent-sur-Seine]]ko zentral nuklearra.]]
Frantziak kontsumitzen duen energiaren %51,2 inguru [[zentral nuklear]]retan lortzen du,<ref name=cia />, inportazioen mendean ez egoteagatik, ez baitu ez petrolioarik ez gas naturalik. Gainerakoa zentral termikoetan eta hidroelektrikoetan lortzen da. XX. mendearen bukaeran 56 erreaktore zeuden martxan, horietako asko 20 urte baino gehiagokoak. Frantzia da Estatu Batuen ondoren munduko bigarren energia nuklear ekoizle nasgusia.
 
== Kultura ==