Jöns Jakob Berzelius: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
150.241.162.241 (eztabaida) wikilariaren 6005865 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
2. lerroa:
'''Jöns Jakob Berzelius''' ([[1779]] - [[1848]]) kimikari [[suediar]]ra zen, [[kimika]] modernoaren sortzailetariko bat, [[Antoine Lavoisier]], [[John Dalton]] eta [[Robert Boyle]]rekin batera.
 
== Gaztaroa eta hezkuntza ==
 
Suediako Väversunda herrian jaio eta berehala hil ziren bere gurasoak. Sendikoek Linköpingen hezi zuten eta bertan joan zen eskolara. Gero, 1791 eta 1801 artean [[Uppsala]]ko unibertsitatean medikuntza ikasi zuen, doktore titulua eskuratuz. Kimika ikasten Anders Gutaf Ekeberg-ekin hasi zen. Aldi berean, ur-iturri desberdinen analisiak egiten jardun zen eta baita ere [[intentsitate elektriko|korronte elektriko]]ak zenbait gaixotasunen gain zuen eragina aztertzen.
 
[[1807]]an [[Stockholm]]eko Karolinska Institutoko irakasle bihurtu zen.
 
== Ekarpen zientifikoak ==
 
Gaur ezagutzen ditugun nomenklatura eta formulazio kimikoak Berzeliusek proposatu zituen lehenengo aldiz. Bere ikasleei Kimikako esperimentuak egiten laguntzeko elementu kimikoen ikur zaharrak ([[alkimia]]koak) baztertu egin zituen. Bere ordez, hizki latinoak erabili zituen – H hidrogenoarentzan, O oxigenoarentzat etab. – eta elementuen arteko proportzioak zenbakiz adierazi zituen – H<sub>2</sub>O –. Kontzeptu eta hizkuntza kimikoan ere ekarpen garrantzitsuak egin zituen Berzeliusek. Adibidez, [[katalisi]]a, [[isomero]], [[polimero]], [[proteina]] edo [[alotropia|alotropo]] bezalako kontzeptuak berak sortu zituen. Esate baterako, [[1833]]an "polimero" hitza erabili zuen formula enpiriko berdineko baina [[formula kimiko|formula molekular]] desberdineko konposatuen arteko erlazioa adierazteko – bentzenoa (C<sub>6</sub>H<sub>6</sub>) azetilenoaren (C<sub>2</sub>H<sub>2</sub>) "polimeroa" izango litzateke.