Ordena Teutonikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
21. lerroa:
 
=== Transilvania eta Prusian ===
[[Fitxategi:Panorama of Malbork Castle, part 4.jpg|thumb|[[Malbork]]eko gotorleku teutonikoa]]
[[Fitxategi:Deutschordenshaus portal.jpg|thumb|Ordena teutonikoaren etxea [[Frankfurt am Main|Frankfurten]].]]
[[1211]]. urtean [[Kronstadt]] hiria sortu zuten Zaldun Teutoiek [[Transilvania]]n, eta ondasun asko eskuratu zituzten berehala Alemanian zehar. [[1225]]ean, [[Andres II.a Hungariakoa|Andres II.a]] [[Hungariako Erresuma|Hungariako erregeak]] egotzi zituen handik.
 
28 ⟶ 26 lerroa:
 
=== Garai gorena ===
[[Fitxategi:Deutscher_Orden_in_Europa_1300.png|thumb|260px|right|Ordena Teutonikoaren hedapena 1300ean]]
Prusia konkistaturik, [[Kulmerlandia]]tik [[Estonia]]raino iristen zen Ordena Teutonikoaren estatu monastikoa, ekialdeko [[Pomerania]] ([[Pomerelia]]), [[Kurlandia]], [[Letonia]] eta [[Danzig]] barne. Horrezaz gainera, jabegoak zituen [[Germaniako Erromatar Inperio Santu]]ko hainbat tokitan. Gune garrantzitsuena [[Marienburg]] zuen; hura izan zen, [[1309]]tik aurrera, ordenaren egoitza nagusia.
 
33 ⟶ 32 lerroa:
 
Atzerrian ere oso eraginkorra izan zen ordena, nazioarteko merkataritzaren alorrean bereziki, enpresa baten modura jokatu baitzuen, ekonomatu handiak zeuzkalarik Marienburg eta [[Königsberg]] hirietan, eta ordezkariak [[Baltiko]]ko eta [[Ipar itsaso]]ko hiri nagusietan. Lan handia egin zuen salerosketan, eta [[Flandria]] eta [[Ingalaterra]]ra laboreak, zura, [[anbar]]ra, larrua eta [[argizari]]a esportatzen gailendu zen batez ere.
 
{{Irudi zabala|Marienburg 2004 Panorama.jpg|1800px|<center> [[Marienburgeko Gaztelua]], Ordena Teutonikoaren egoitza nagusia, egun [[Malbork]], [[Polonia]]}}
 
=== Gainbehera ===
[[Fitxategi:Jan Matejko, Bitwa pod Grunwaldem.jpg|thumb|320px|right|[[Grunwaldeko Gudua]], [[Jan Matejko]]ren margolana, [[1878]]]]
Ordena Teutonikoaren goren maila [[Winrich von Kniprode]] maistru handiaren gobernuaren garaian lortu zuen arren ([[1351]]-[[1382]]), pixkana behera eragin zion [[Lituaniako Dukerri Handia|Lituania]], [[Poloniako Erresuma (1385-1569)|Polonia]] eta Errusiaren[[Moskuko Printzerria]]ren indar gero eta handiagoak. [[1410]]. urtean, desagigo izugarria jasan zuten [[Grunwaldeko Gudua|Grunwald-Tannenbergeko Guduan]]n, [[Jogaila]] eta [[Vytautas Handia|Vytautas]] buru zituen poloniar-lituaniar armadaren aurka: 40.000 gizon galdu zituzten gudu hartan. [[Hamahiru Urteko Gerra]]ren garaian ([[1454]]-[[1466]]), [[Sudovia]] eta [[Pomerelia]] galdu zuten, eta [[1466]]. urtetik aurrera [[Ekialdeko Prusia]] baizik ez zuten Zaldun Teutoiek.
 
[[1525]]ean, [[Alberto Brandenburgokoa]] maistru nagusia [[luterano]] egin zenean, ordenaren ondasunak laikoen esku gelditu ziren, eta erreformaren alde jo zuten zaldun gehienek hurrengo urteetan. [[Eliza Katolikoa]]ri leial iraun zutenak Alemanian babestu ziren, jabego ugari atxikiz. [[1809]]an [[Napoleon I.a]]k galarazi zuen ordena Alemanian; ondorioz, ondasunen zati handiena galdu zuten. Austrian gaur egun arte jarraitu dute jardunean, Elizako kristau zaldun gisa, karitatezko eginkizunetara mugaturik. [[Lehen Mundu Gerra]] arte, [[habsburgotar]]rak izan ziren buru.