Lituania: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|xirkan}}
{{Herrialde infotaula
| gentilizioa = lituaniar<ref name="Euskaltzaindia"/>
180 ⟶ 179 lerroa:
 
=== Aro Garaikidea ===
[[File:Augustinas Voldemaras.jpg|thumb|right|175px160px|[[Augustinas Voldemaras]]]]
[[1815]]ean, Errusiako lurraldeen barnean geratu zen Suwalki ere. [[XIX. mende]]an, errusiarren aurkako bi matxinada handi egin ziren Lituanian, [[1830]]-[[1831]] eta [[1863]]-[[1864]] urteetan, eta Lituaniako sentimendu abertzaleak indar handia hartu zuen, [[Maironis]] poeta eta [[Juozas Tumas-Vaižgantas]] eleberrigilea buru zirela. [[1864]]-[[1905]] urteetan errusiartze prozesua areagotu zen: [[errusiera]] zen hizkuntza bakarra hezkuntzan, [[lituaniera]]z [[alfabeto ziriliko]]an baizik ezin zen idatzi eta elizkizun katolikoak debekatu ziren. [[1905]]ean, Lituaniako lehen biltzarra osatu zen Vilniusen eta autonomia zabala eskatu zuten bertaratuek.
 
[[Lehen Mundu Gerra]]ren garaian, Lituaniaren alde handiena [[Alemaniar Inperioa|alemaniarrek]] hartu zuten eta [[1915]]ean sartu ziren Vilniusen. [[1917]]an, Lituaniako bigarren biltzarra bildu zen eta herrialdearen burujabetasuna eskatu zuen. [[1918]]an, [[Augustinas Voldemaras]]ek Lituania burujabearen gobernua osatu zuen, alemaniarrak artean Lituanian zeudela. [[1919]]an, [[Armada Gorria]] sartu zen Vilniusen eta gobernu komunista ezarri zuen. Voldemarasek [[Kaunas]] hirira jo zuen orduan. [[1919]]ko apirilean, Poloniako gudarostea sartu zen Lituanian, [[Józef Piłsudski|Piłsudski mariskalak]] Poloniaren barnean nahi baitzuen Lituania berria, eta [[1920]]an zehaztu zen Poloniaren eta Lituaniaren arteko muga. Aldi berean Moskuko gobernuaren eta Kaunasko gobernuaren arteko harremanak hasi ziren eta 1920ko azaroan izenpetu zuten Lituaniaren burujabetasuna. [[1921]]. urtean onartu zen Lituania [[Nazioen Liga]]n.
 
[[Fitxategi:Massacre Kovno Garage 27 JUNE 1942.jpg|thumb|left|230px250px|Naziek eraildako juduak, [[Kaunas]],en. [[1941]]eko ekaina]]
[[1926]]an Lituaniak eta [[Sobietar Batasuna]]k elkarri ez erasotzeko hitzarmena sinatu zuten, eta [[1934]]an elkarkidetzarako ituna hitzartu zuten [[Herrialde Baltikoak|Herrialde Baltikoek]] [[Alemania Nazi]]arekin, Baltikoko naziek bultzatuta. [[1935]]ean, Klaipeda talde naziko buruzagiak atxilo hartu zituzten Lituanian, baina [[1938]]an naziak nagusitu ziren hauteskundeetan.
 
[[1940]]an sartu ziren errusiarrak Lituanian, [[Molotov-Ribbentrop Ituna]]ren ondoren. Alemaniarrek [[1941]]ean okupatu zuten herrialdea, eta 210.000 [[judu]] hil zituzten. [[1944]]an Armada Gorria nagusitu zen. Lituaniar askok egin zuten ihes mendebaldeko herrietarantz. Sobietartzearen aurkako erresistentzia gogor zanpatu zuten agintariek, [[1948]]-[[1949]] urteetan bereziki, eta 400.000 pertsona inguru deportatu zituzten. [[1949]]an, [[Lituaniako Sobietar Errepublika Sozialista]] ezarri zuten. ''Misko broliai'' lituaniar gerrillaren erresistentzia armatuak [[1954]] arte iraun zuen.
 
[[Fitxategi:1990_01_12_GorbačiovasŠiauliuose2.jpg|thumb|right|300px|Independentziaren aldeko erakustaldia [[Šiauliai]]n, [[Gorbatxov]]en bisitaldian. [[1990]]eko urtarrila]]
[[Fitxategi:N._Vilnia,_paminklas_tremtiniams.JPG|thumb|right|250px|[[Sobietar]]rek deportatutako lituaniarren omenezko memoriala, [[Naujoji Vilnia]]]]
[[1985]]ean, [[Gorbatxov]]ek abian jarritako [[perestroika]]rekin batera, lituaniarren aspaldiko independentismoa nabarmen berpiztu zen. Moskuren zapalkuntza arintzearekin, sentimendu demokratikoak eta nazionalistak abaila bizian zabaldu ziren Lituaniako gizartean. [[1988]]an, perestroikaren aldeko Sajudis higikundea sortu zen, [[Vytautas Landsbergis]] musikologoaren ekimenez, [[SESB]]en aurkako borroka luze bati ekin baitzion hark. [[1990]]eko otsailaren 24ko lehen hauteskunde libreetan, Landsbergis hautatu zuten legebiltzarreko lehendakari. Artean sobietarrak han zirela aldarrikatu zuen Lituaniak independentzia, 1990eko martxoaren 11n. Urtebete geroago, [[1991ko Moskuko estatu-kolpea]]ren ondoren, SESB desegin zenean, askatu ahal izan zen, azkenik, Lituania Errusiaren uztarpetik, urte hartako irailean aitortu baitzitzaion Moskutik, ofizialki, independentzia.