Lituania: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
171. lerroa:
Bi talde nagusi bereizten ziren XIII. mendea baino lehen: letoniarrak eta lituaniarrak iparraldean, eta prusiarrak mendebaldean. [[XIII. mende]]an, [[Ordena Teutonikoa]]k prusiarrak sakailatu zituen. [[1237]]an, germaniar zaldunek menderatu zituzten letoniarrak, estoniarrekin batean. [[1263]]an, talde lituaniar guztiak bildu ziren [[Mindaugas]] buruzagiaren inguruan germaniarrei aurre egiteko.
 
[[Fitxategi:Jan Matejko, Bitwa pod Grunwaldem.jpg|thumb|right|300px|[[Grunwaldeko Gudua]] ([[1410]])]]
[[1316]]-[[1341]] bitartean, Mindaugasen ondorengo batek, [[Gediminas]]ek, osatu zuen [[Lituaniako Dukerri Handia]] eta, germaniar zaldunak mendebaldera uxatuaz gainera, guztiz zabaldu zuen bere lurraldea ekialdera (ia [[Mosku]]raino iritsi ziren, [[Bielorrusia]] osoa barne) eta hegoaldera ([[Itsaso Beltz]]eraino iritsi ziren, [[Kiev]] hiria eta [[Ukrainia]]ko sartaldea barne). Gediminasek [[Vilnius]] erresumako hiriburu egin zuen eta benetako estatu burujabea osatu zuen. [[1410]]ean, [[Ladislao II.a Poloniakoa|Ladislao II.a]] Lituaniako printze handiak eta poloniar aliatuek berealdiko sarraskia egin zuten Teutoi zaldunen artean [[Grunwaldeko Gudua]]n, eta hartan amaitu zen germaniarren nagusigoa Baltiko aldean ([[Thorneko Hitzarmena]], [[1411]]). Hurrengo urteetan lituaniarren eta poloniarren arteko batasuna indartu zen, [[Jagellondarrak|Jagellon]] lituaniar dinastia buru zela.
 
=== Aro Modernoa ===
183 ⟶ 184 lerroa:
[[Lehen Mundu Gerra]]ren garaian, Lituaniaren alde handiena [[Alemaniar Inperioa|alemaniarrek]] hartu zuten eta [[1915]]ean sartu ziren Vilniusen. [[1917]]an, Lituaniako bigarren biltzarra bildu zen eta herrialdearen burujabetasuna eskatu zuen. [[1918]]an, [[Augustinas Voldemaras]]ek Lituania burujabearen gobernua osatu zuen, alemaniarrak artean Lituanian zeudela. [[1919]]an, [[Armada Gorria]] sartu zen Vilniusen eta gobernu komunista ezarri zuen. Voldemarasek [[Kaunas]] hirira jo zuen orduan. [[1919]]ko apirilean, Poloniako gudarostea sartu zen Lituanian, [[Józef Piłsudski|Piłsudski mariskalak]] Poloniaren barnean nahi baitzuen Lituania berria, eta [[1920]]an zehaztu zen Poloniaren eta Lituaniaren arteko muga. Aldi berean Moskuko gobernuaren eta Kaunasko gobernuaren arteko harremanak hasi ziren eta 1920ko azaroan izenpetu zuten Lituaniaren burujabetasuna. [[1921]]. urtean onartu zen Lituania [[Nazioen Liga]]n.
 
[[Fitxategi:Massacre Kovno Garage 27 JUNE 1942.jpg|thumb|right|280px|Naziek eraildako juduak, Kaunas, 1941eko ekaina]]
[[1926]]an Lituaniak eta [[Sobietar Batasuna]]k elkarri ez erasotzeko hitzarmena sinatu zuten, eta [[1934]]an elkarkidetzarako ituna hitzartu zuten [[Herrialde Baltikoak|Herrialde Baltikoek]] [[Alemania Nazi]]arekin, Baltikoko naziek bultzatuta. [[1935]]ean, Klaipeda talde naziko buruzagiak atxilo hartu zituzten Lituanian, baina [[1938]]an naziak nagusitu ziren hauteskundeetan.