«Refranes y Sentencias (1596)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
[[Bizkaiera|Bizkaieraz]] daude atsotitzak, gehienak behintzat, eta nagusiki badirudi [[Bilboko euskara|Bilboko edo Bilbo aldeko euskara]] jasotzen dutela.
 
Ale bakarra ezagutzen dugu, [[Darmstadt]]eko ''unicumaunicum''a, [[Hessen|Hessengo dukeen]] Darmstadteko jauregian [[Willen Jan Van Eys|Van Eysek]] aurkitu zuena. Jauregia, eta berarekin batera gure ''unicumaunicum''a, [[II. Mundu Gerra|II. Mundu Gerran]] suntsitua izan zen. Gaitzerdi, [[Julio Urquijo]] euskalariak hori baino lehenago alearen argazkiak eskuratu zituen, egun [[Donostia|Donostiako]] [[Koldo Mitxelena Kulturunea|Koldo Mitxelena liburutegian]] gordeak.
 
Dena dela, beste hiru aleren berri ere badugu: [[Manuel Larramendi|Larramendirena]], [[Arnaut Oihenart|Oihenartena]] eta 2015. urtean ezagutzera eman den [[Girolamo della Sommaia]] jakintsu italiarrarena.<ref>[[Patri Urkizu|Urkizu, Patrizio]], 2015, “Refranes y Sentencias (...) Girolamo della Sommaia”, EGAN-1-2: 65-146.</ref> Larramendiren eta Oihenarteren lekukotasunen arabera, badirudi Darmstadteko aleari esker ezagutzen ditugunak baino atsotitz gehiago zituela liburuak jatorriz, agian orain osatzen duten lau kaierak baino bat gehiago bederen.<ref>{{erreferentzia|egile1-lotura=Joseba Lakarra|abizena= Lakarra |izena= Joseba A. |urtea= 1996 |izenburua= Refranes y Sentencias (1596). Ikerketak eta edizioa |argitaletxea= [[Euskaltzaindia]]|lekua= Bilbo |url=http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/24568.pdf}}</ref><ref>[[Blanca Urgell|Urgell, Blanca]], 2002, ''Larramendiren Hiztegi Hirukoitza-ren eranskina: saio bat hiztegigintzaren testukritikaz'', Euskaltzaindia: Bilbo, 76-82.</ref>
11.389

edits