Etxautz gaztelua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
eraikin infotaula automatikoa
No edit summary
4. lerroa:
== Historia ==
Jatorriz [[Erdi Aroa|Erdi Arokoa]] bada ere, Baigorriko bizkonderriarekin lotura zuzena izandakoa, gaur egungo eraikina ziurrenik Etxauzeko Grazianek eraikiarazi zuen [[1555]]. urte inguruan. Etxauz familiaren garairik oparoenak [[Henrike III.a Nafarroakoa|Henrike IV.a]] eta [[Luis XIII.a Frantziakoa|Luis XIII.aren]] erregealdien artean izan ziren. 1732an ordea, etxaldea eskuz aldatu eta [[Amou (Landak)|Amouko]] Caupenne familiak eskuratu zuen. Garai hartakoa da eraikinaren antolaketa berria. Ondoren, Abadia-Ürrüstoi familia ezagunak ere izan zuen eraikinaren jabetza. Hurrengo mendeetan eraikina, zenbaitetan eskuz aldatua, utzita geratu zen, gaur egungo jabeek XX. mendearen laugarren laurdenean berriztu zuten arte.
 
=== Etxauztarrak ===
Nafarroa batu bitartean, Baigorriko bizkondeak sarri gerran zeuden [[Aragoi]]ko edo [[Gaztela]]ko [[mairu]] edo erregeen aurka. Besteak beste, osteko kideak eta gazteluzainak izan ziren. Horietako bat bahitu egin zuen Karlos «Gaiztoa»k, Petri Ankerraren eta [[Henrike Trastamarakoa|Henrike Trastamara]]koaren arteko borroketan. [[Agramondar]]ren eta [[beaumondar]]ren arteko borroketan, Etxauz [[Lizarrako merindade]]ko buru eta [[Vianako Printzea|Vianako printze]]aren txanbelan izendatu zuten. Nafarroa zatitu zenean, etxauztarrek [[Joana Albretekoa]]ren aurka jardun zuten erlijio-gerrek iraun bitartean, [[Lüküze]]koekin, [[Domintxaine]]koekin eta [[Armendaritze]]koekin batera... Ukatu ondoren, Joana Albretekoak barkatu egin zion Etxauzi [[Fénelon|Fenelon]]en eta Frantziako erregearen esku-hartzeari esker. Henrike IV.aren konfiantzazko gizona izan zen.
 
=== Arazo sozialak ===
[[Frantses iraultza|Iraultzaren]] hasieran, Baigorriko biztanleek beren autoritatea aldarrikatzen zuten: egia da etxauztarrek 244 partzuerri hiruna lanegun ordaindu behar zizkietela; etxeak saltzearen gaineko eskubideen eta beren feudoaren ondasunen jabe egiten ziren, testamenturik gabe hil ziren partzuerren ondasunak jasotzen zituzten oinordetzan, eta forjen irabazien erdiak jasotzeko eskubidea zuten, besteak beste... Denborak aldatu zirela erakutsi zuen, ordea, jaunaren alaba zaharrena merkatari xehe baten semearekin ezkontzeak; merkatariaren semea [[Harizpe mariskala|Harizpe Mariskala]] izango zen geroago.
 
=== Etxauziako seme ospetsuena ===
[[Bertrand Etxauz]] apezpikua izan zen Etxauzia jauregiko seme ospetsuena. [[1598]]an, sei urte lehenagotik hutsa zegoen kargurako, Baionako egoitzarako, izendatu zuen Henrike IV.ak; [[Aita Santu]]a ez zegoen izendapenaren alde (Henrike IV.a oraindik [[protestante]]a zen), ez eta Baionako alkatea zen Grammonteko Antonio II.a ere: alkateak Baionako ateak ixteko agindu zuen, eta apezpiku berria onartu zuen, baina erregeak hala agindu zuelako. Alkatea etsai izateagatik, [[Tours]]eko artzapezpiku izendatu zuten [[1618]]an. Han hil zen [[1641]]ean, kardinalgoa izan gabe, nahiz eta Richeliuk, lagun zuenak, eta Luis XIII.ak, bere lehen aitorleak, kardinalgoa ematea nahi zioten. Baionan egon zen bitartean, Etxauzek parte hartu zuen ''Nafarroako foruak eta ohiturak'' idazten, bai eta [[Arnegi]]n 1613an sinatu zuten mugei buruzko akordioan ere. Baina, batez ere, [[Pierre de Lancre|Lancre]]ko kantzilerraren azpijokoak saihesten lagundu zuen; kantzilerrak [[1609]]an sorginkeria leporatzen zieten ehunka pertsona erretzea lortu zuen. Etxauztarren adarra desagertuta zegoela, Karlos Abadia Arrast, Antonioren anaia, izan zen jauregian bizi izan zen azken pertsona.
 
== Deskribapena ==