Telefono mugikor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Mobile phone evolution.jpg|thumb|200px|Telefono mugikorraren eboluzioa]][[Fitxategi:HuaweiE220.JPG|thumb|Internet mugikorrera konektatzeko [[USB Modem]]a|200px]]
'''Telefono mugikorra''' edo '''mugikorra''', '''mobila''', '''sakelako telefonoa''', '''eskuko telefonoa''' edo '''esku-telefonoa''' —edo, lagunarteko hizkeran, ''[[sega poto]]a''— haririk gabeko [[telefono]] eramangarria da. Gailu honen bitartez telefonia mugikorreko sarera sar gaitezke, eta sareak eskaintzen dituen zerbitzuak erabil ditzakegu. Sarera sartzeko [[irrati-uhin|irrati uhinak]] erabiltzen ditu telefonoak.MI NAME IS JEF
 
Hasierako telefono mugikorrek deitzeko bakarrik balio zuten, baina [[teknologia]]k aurrera egin ahala aplikazio berriak sortu dira, hala nola [[SMS]]ak edo mezu laburrak, [[MP3]] erreproduzitzaileak, [[Bluetooth]], [[kamera|argazki-kamera]], [[bideojoko]]ak, [[internet]], eta abar. Eboluzio honen ondorioz, [[telefono adimentsu]]ak jaio dira.
7. lerroa:
Telefono mugikorra [[1973]]. urtean jaio zen. Hamabost urte ikertzen igaro ostean eta 150 milioi [[dolar]]reko inbertsioari esker teknologiaren munduan urrats garrantzitsua eman zen. Sorkuntzaren aita [[Motorola]] konpainiaren [[Martin Cooper]] exekutiboa izan zen. Hala ere, [[1983]]ra arte ez zen lehenbiziko mugikor modeloa diseinatu. Lehenengo mugikorra, [[Motorola DynaTAC]], [[Rudy Krolopp]]ek diseinatutakoa izan zen, kilo bat baino apur bat gutxiago pisatzen zuen eta 4.000 dolarreko prezioan saltzen hasi zen. Bere neurriak hurrengoak ziren: 25 cm luzera, ia 8 cm sakonera eta ia 4cm zabalera. Bestalde, ordu bakarreko autonomia zuen komunikazioan, eta egonean zortzi ordu, [[diodo]] argi-igorle pantaila izanik. Telefono hau [[elektronika analogiko|analogikoa]] zen. Cooper eta Kroloppek mugikorra patentatu zuten, eta handik aurrera Motorolak modelo berriak merkaturatu zituen, hala nola [[1989]]ko ''[[Motorola MicroTAC]]'', hasiera batean [[elektronika analogiko|analogikoa]] zena eta [[1994]]tik aurrera [[elektronika digital|digitala]], eta bere ondorengoa, [[1996]]ko ''[[Motorola StarTAC]]''.
 
Gizakien arteko komunikazioa errazteko iraultza ekarri zuen telefono mugikorrak. Ekonomiaren parte handi bat mugitzen duen sektorea bilakatu da azken hamarkadetan, eta hainbat enpresa daude multinazionalizatuta. Egun, garrantzi handia hartu dute [[ukimen-pantaila]]dun mugikorrak.multinazionalizat
 
== Ekoizleak ==
2015ko hirugarren hiruhilekoaren datuen arabera, hurrengo ekoizleen telefono mugikorrak erabiltzen dira munduan:<ref>http://www.gartner.com/it/page.jsp?id=2237315</ref>
# Apple %21,7
# Samsung %18,2
# Huawei %7.9
# Lenovo %5.2
# Besteak %43.6
 
==Erreferentziak==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
[[Kategoria:Mugikorren telekomunikazioak]]