Luis XV.a Borboikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
o
7. lerroa:
[[Luis XIV.a Frantziakoa|Luis XIV.a]]ren bilobaren semea eta ondorengoa izan zen. [[Luis Burgundiakoa]] dukearen semea zen; bost urte zituen errege egin zutenean. [[Filipe II.a Orleanskoa]], [[Luis Henrike Borboi Condékoa|Borboiko dukea]] eta [[André Hercule de Fleury|Fleuryko kardinala]] izan zituen erregeorde [[1743]]ra arte. Eragin handia izan zuten harengan bere maitaleek ([[Madame de Chateauroux]], [[Madame de Pompadour]], [[Madame Du Barry]]). Haren agintaldian finantza arazo handiak izan zituen Frantziak.
 
Law ministro eskoziarraren porrotaren ondoren Fleuryko kardinalak zuzendu zuen egoera, Colbert-en bidetik, baina kanpo arazoek larriagotu zuten egoera. [[Polonia]]ko erregetzarako gerraren ondoren (1733-1738. Frantziak [[Lorrena]] hartu zuen irabazian), [[Austria]]ko erregetzarako gerran parte hartu zuen (1740-1748) eta ondorioak latzak izan ziren, garaipen arranditsuek ez baitzuten ekonomia maila guztiz larrian zegoen herriaren haserrea baretu. Bernis, kanpo arazoetarako ministroak hitzarmenetan egin zituen aldaketen ondoren, [[Zazpi Urteko Gerra]]n sartu zen Frantzia [[Ingalaterra]]ren aurka (1756-1763) eta Ameriketako eta Asiako koloniak ([[Kanada]], [[India]]) galdu zituen, uharteak izan ezik. Bakea onez hartu zuen Frantziako herriak, kolonietan galera handiak ekarri zituen arren. Frantziako barne politikan gero eta kontrako jarrera biziagoa nabarmendu zen absolutismoaren aurka, [[Entziklopedia]]ren eta filosofia liberalaren arrimuan eta erlijioaren alorrean lehen mailako arazo bihurtu zen jansenismoaren aurkako kanpaina. [[Monarkia]] bera ahulduta zegoen, Choiseul ministroaren erreformek ez zituzten liberalen nahiak bete eta 1770an aginpide absolutua indartzen saiatu ziren Maupeou, Terray eta d´Aguillon ministroak. Luis XV.aren garaian gorpuztu zen Frantziako iraultza mamituko zuen ideologia liberala, absolutismoaren instituzioentzat krisia hasten zelarik..
 
== Ezkontza eta seme-alabak ==